Izerdi patsetan izango da bihar Sallabente, elkartasuna xede
Kirola eta solidaritatea eskutik joango dira bihar, larunbata, Sallabente auzoko “Minutos por Sanfilippo” BTT kronoeskaladan. Lasterketaren helburua gaixotasun horrek kaltetutako pertsonen alde dirua biltzea da.
Sallabente auzoko jaien egitarauaren barne dago ekimena, eta bertatik hasita, Aixolako urtegiraino igo beharko dira parte-hartzaileak erlojuaren kontra. 9:00etan hasiko da lasterketa.
Kirol proba herrikoi honetan parte hartu ahal izango dute 14 urtetik gorako txirrindulari eta zaleek, eta izen-emateak 5 euro balio ditu. Inskripzioa San Lorenzo ikastetxean egin daiteke bihar bertan, edo aurrez, honako lekuetan: Bar Salmantino, Aguirre Ermua, CDR Eibar, Rocket Bike Eibar. Zalantzak izanez gero, antolatzaileek helbide elektroniko bat jarri dute abian.
Bildutako diru guztia –zozketetan, emarietan, izen-emateetan, eta abar- Sanfilippo sindromeak jotako gaixoei emango zaie.
Jada era guztietako opariak jaso dira kirolarien, taldeen eta enpresen aldetik, gaixoen alde egiteko. Honakoak dira kolaboratzaileak: Markel Irizar, Aitor Hernandez eta Igor Anton txirrindulariak; Ander Iturraspe futbolaria, Juan Martinez de Irujo pilotaria; Sociedad Deportiva Eibar eta Real Sociedad; Orbea. Cafe Baque eta Astore enpresak; Herbalife, Restaurantes Sagarra, Mendiola, Aguirre Kirolak, Seguros Bilbao, El Corte Inglés, Loreder, Eskutrebe, Orihen, Bitxikiak, Patukitos y más, CDR Rocket Bike, Horacio decoración, El rinconcito de Runa, Columbus, EBK, Cocoliso, Gestoría Carmen Alonso, Bar Salmantino eta Lauso komertzioak; Gurutze Gorria eta Ermuko Udala.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan