Ermuko Udalak erabat ukatu du Hacking Team konpainiarekin harreman komertziala edo kontratuzkoa eduki izana

10.07.15
Erakundea

Ermuko Udalak herriko bizilagunei argi utzi nahi die ez duela inolako harremanik izan Hacking Team konpainiarekin, ez komertzialik, ez kontratuzkorik ere, hedabide batek gaur argitaratu duenaren harira.

Albistea ezagutu orduko, Alkatetza Alorrak Kontratazio Departamentuari agindu dio Udalaren eta enpresa ezberdinen arteko kontratu guztiak berrikusteko, eta argi gelditu da ez duela konpainia horrekin inongo loturarik izan.

Carlos Totorika Ermuko alkateak azpimarratu du lehenengo aldia dela izen hori entzuten duena, eta Ermuko kontratazioen gardentasuna defendatu du.

Horren harira, Gobernu Taldeak gardentasunaren alde urteetan zehar egindako apustua argia dela adierazi du. Gainera, Udalak egiten dituen kontratazio guztiak publikoak direla eta bere webgunean argitaratzen direla azaldu du, edozeinek baldintza guztiak ikusi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da