Liburutegiak irakurketaren egoera aztertzeko inkesta bat egingo du
Udal Liburutegia Ermuko irakurketaren egoerari buruzko diagnostiko bat egiten ari da herriko Irakurketa Mapa lantzeko. Horretarako, astelehenetik aurrera 200 inkesta egiten hasiko da gure herriko biztanleen artean.
Lan honen helburua Ermuko irakurketaren egoera eta biztanleen eta irakurketaren arteko harremana aztertzea da. Horretarako, eginkizunetako bat auzo guztietako eta adin desberdinetako 200 biztanle elkarrizketatzea izango da.
Inkestak telefonoz egingo dira, eta Liburutegiko bazkideak direnei zein ez direnei egingo zaie. Irakurketarekin duten harreman pertsonalari buruzko 38 galdera izango dira, 15 minutuko iraupena izango dute eta behar bezala onetsitako langileek egingo dituzte.
Inkesta herriko Irakurketa Mapa lantzeko eginkizunetako bat baino ez da, eta gazteentzako herriko Enplegu Planaren bidez kontratatukako teknikariek egingo dute Liburutegiko langileen laguntzaz. Plan honen bitartez, eginkizun desberdinetarako, ikasitako alorrean orain arte lana aurkitzeko aukerarik izan ez duten hamabi gazte kontratatu dira.
Lan honekin, Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko informazio zehatza jasotzea espero du, eskaintzen dituen zerbitzuen bidez eta biztanleriaren, gurasoen eta hezkuntza zerbitzuen laguntzaz. Horregatik, ermuarren laguntza eskatzen du inkestari erantzuteko, eta inkesta betetzen emango duten denbora eskertu nahi die hiritarrei.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"