Xabalina jaurtitzaile ermuarrak arrakastatsu nonahi
Herriko kirolariek poza eragin digute beste behin. Arantza Moreno Fernandez sailkapenaren 5. lekua lortu du, 23 urtetik beherakoen Europako Txapelketan, zeina Estonian (Tallin herrian) jokatu den azken asteburuan. Ermuarrak domina ukitu eta guzti egin du, podiumera oso gutxigatik igotzea lortu ez duelarik -45 zentimetro eskas-. Bartzelona taldeko kirolaria 600 gramotako xabalina 55 metro eta 32 zentimetrotara botatzea lortu zuen. Lortutakoa gauza handia da, nahiz eta jakin badakigu podiumak Olinpora altzatzen zaituela. Arantzak egin duena marka handia da, Europa osoko kirolariekin lehiatu baita. Emaitzak zapore gazi-gozoa utzi dio kirolariari, batetik kontent egindako lanarekin eta, bestetik, zertxobait egiago egin zezakeenaren zurrunbiloa edukiz bere buru barnean. Galdera horren erantzuna baiezko borobila da, ziur baikaude emaitza hobea lortu duela hurrengoan. Ermuarra etengabe hasten eta goraka baitoa, ahalmen eta gaitasun apartak ditu eta gaztea denez oso, lortuko ditu sari ugari etorkizunean gu guztion gozamenerako.
Leire Gorrotxategik brontzezko domina lortu du Espainiako LXII. Junior txapelketan
Bestalde, aipatu behar Leire Gorrotxategik ere saria lortu duela Espainiako LXII. Junior txapelketan (bere emaitza 42. orrialdean duzue). Ermuarrak aurreko asteburuan Valladoliden jokatutako txapelketan brontzezko domina lortu baitu, xabalina ia 42 metrora (41,91) jaurti eta gero. Ermuarra motel hasi arren, gerora hazi egin zen, saria lortzeraino. Lehen jaurtiketa 38 metro azpitik laga zuen, bigarrenetik aurrera 40 metroak erraz gaindituz. Hirugarrena izan zen onena ia 42ko distantziaz, hurrengo bietan huts eginez, seigarren eta azkenean ia 41 metro eta erdi markatuz. Leire atleta gazteagoa dugu –juniorra baita- eta gaitasun apartak dituenez gero, langile sutsua izateaz gain, ziur gaude arrakasta eta emaitza onak lortuko dituena etorkizun hurbilean. Zalantzarik ez. Horrela bada, lortutakoaren berri emango dizuegu hemen.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da