Sanfilippo gaixoei laguntasuna eman die Sallabente auzoak

14.07.15
Gizartea

"Minutos por Sanfilippo" BTT lasterketa solidarioa jokatu zen pasatu den larunbatean Sallabente auzoan. Sanfilippo sindromea pairatzen dutenentzat dirua biltzea zuen xede, eta jai-giroak eta elkartasunak ez zuten hutsik egin Ermuan.

Guztira 68 parte-hartzaile izan ziren lasterketan, nahiz eta 78 pertsona egon izena emanda. Erlojuaren aurka, Sallabente auzotik Aixolako urtegira igo ziren txirrindulariak, eta azkarrenak 9 minutu eta 9 segundo baino ez zituen behar izan.

Sallabenteko festa batzordeak antolatu zuen ekimena, eta bertan izan ziren Naiara Garcia de Andoin eta Jose Angel Garcia, Sanfilippo sindromea pairatzen duten hiru haurren gurasoak. Eurekin izan ziren Ixone eta Unai, seme-alaba gazteenak, eta sari banaketan parte hartu zuten.

Bilboko familiak guztira 2.390 euro jasoko ditu Ermuko bizilagunei esker; izan ere, 390 euro bildu ziren lasterketako izen-emateekin, eta beste 2.000 euro zozketetako txartelekin. Mota guztietako hamar pack zozketatu ziren, kirolariek, taldeek, dendariek eta enpresek egindako opariez osatuta.

Sallabenteko festa batzordeko kideak oso pozik agertu dira ekimenak jaso duen erantzunarekin, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "animo asko" jaso dituzte hurrengo urtean berriro antzeko zerbait antolatzeko. Gainera, parte-hartzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete, Sanfilipporen aurka borrokatzeagatik.

Azpian ekimeneko argazki batzuk ikus ditzakezue, Ramon Beitiak eta Ion Alcobak utziak.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan