Etxeko txikienak, udaltzain egun batez
Eremu Akademiaren udako kolonietan parte hartzen duten berrogei bat haurrek Ermuko Udaltzaingoaren instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean.
Sei begirale, zenbait udaltzain eta Jose Luis Araujo zinegotzi delegatua izan dituzte alboan, eta Udaltzaingoaren bilera aretoak eta aldagelak ikusi dituzte, besteak beste. Bi eta sei urte arteko umeek adi-adi jarraitu dituzte agenteen azalpenak, eta euren lanari eta bideko segurtasunari buruz hitz egin diete.
Ibilbidea patioan amaitu dute, eta txikiek izugarri gozatu dute bertan, patruila autoan sartu eta sirenak jotzeko aukera izan baitute.
Eremu Akademiaren kolonietan haur eta lehen hezkuntzako 70 ume inguru daude izena emanda; gaurko bisita dibertigarri horretan, baina, txikienek bakarrik parte hartu dute.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude