Txapligua nork botako eta ondorengo kalejiraren ezaugarri eta berrikuntzak erabakita

15.07.15
Kultura eta Gazteria

Santixau jai nagusiak, ate joka ditugu. Aurten prestatu den jai egitarauaren aurrekontua 200.220 euro dira, iaz baino %6 gehiago. Txaranga edo koadrilak aurkezteko ekitaldiak aurten hainbat berrikuntza ekarriko ditu berarekin, aniztasun eta aukera gehiago eskaintzeko helburuarekin. Txapligua bota eta gero ohiko kalejirari ekingo zaio eta horren buru herriko Irulitxa fanfarrea joango da. Berrikuntza behinena honetan datza; busti nahi izaten ez dutenen eta Polola kopinaren aurrean desfilatzen dutenek Irulitxako kideez gain ‘New Tocados’ taldekoak ere izango ditugula, horiek kolorezko blusoi eta elastikoek osaturiko sugearen erdi aldean. Eta busti nahi ez dutenen kalejira zatiaren bukaeran –Pololaren aurretik- ‘Brincadeira Batukada’ taldea era izango da.

Jai eta Txarangen Batzordeek, ekitaldiaren antolatzaile direnek, kalejira eta desfilearen lehen zatia edukiz bete eta indarberritu nahi dute, siku edo bustita kalejira egin nahi dutenek dibertitzeko aukera berberak izan ditzaten, partaide bakoitzak nahi erara gozatu dezan eta non joan erabaki.

Arantza Moreno eta Leire Gorritxategi kirolariek botako dute txapligua

Bestalde, Batzordeak erabaki du jaiei hasiera ofiziala emateko jaurtitzen den txapligua Leire Gorritxategi eta Arantza Moreno atletek botako dutela. Biak xabalina jaurtiketan jarduten dute eta Espainiako Txapeldunak izan dira, maila ezberdinetan. Biak eskubaloian jokatu izan dute, Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko jokalari izanik. Kirolean etorkizun eta ibilbide oparo eta emankorra izango dutela aurreikusten da.

Leire Gorrotxategik azken saria lortu berri du Espainiako LXII. Junior txapelketan, aurreko asteburuan jokatutakoan. Ermuarrak Valladoliden jokatutako txapelketan brontzezko domina lortu baitu, xabalina ia 42 metrora (41,91) jaurti eta gero. Leire Bidezabal Taldeko kide da eta atzokoan bertan bete zituen 18 urteak. Hortaz, jada, adinez nagusi da. Azken denboraldian Errotabarriko jubenilen taldean izan da, Euskal Ligan jokatzen. Azken brontzezko domina promes kategorian eskuratu du, duela bi urte atzera urrezko eskuratu zuelarik. Batxilergoa gainditu eta amaitu berri du eta datorren urtean unibertsitatean hasiko da, ingeniaritza ikasteko.

Arantza Moreno Fernandez Bartzelona taldeko kirolaria da, aurreko asteburuan 23 urtetik beherakoen Europako Txapelketan, zeina Estonian (Tallin herrian) jokatu den sailkapenaren 5. lekua lortu duena. Ermuarrak domina ukitu eta guzti egin du, podiumera oso gutxigatik igotzea lortu ez duelarik -45 zentimetro eskas-. Kirolaria 600 gramotako xabalina 55 metro eta 32 zentimetrotara botatzea lortu zuen. Arantza Euskal unibertsitateko ikasle da, Gizarte-laguntzaile izateko diplomatura egiten dagoelarik.

Jarraian SER Irrati kateak Eibarren duen emisoran Patxi Lopez kultur dinamizatzaile eta teknikariari egindako elkarrizketa uzten dizuegu, non 2015eko Santixau jaietako programazioa aurkeztu eta birpasatzen duen.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne