Txarangen jaiak kolorez bete ditu Ermuko kaleak
2015eko Santixau jaiak iritsi dira jada Ermura, eta hilaren 27ra arte, festak ez du etenik izango gure kaleetan. Txarangen arteko jokoek eman diote hasiera jaietako egitarauari, eta jarraipena izango dute datozen egunetan ere.
Gaur bertan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, koadrilak berriro batuko dira Orbe Kardinala plazan, soka-tira eta artaburu probetan lehiatzeko. Bihar ere nor baino nor arituko dira ordu eta leku berean, triatloi eta pepino probetan.
Atzoko harra eta jatorrizko bekatua probek eman zioten hasiera txarangen arteko lehiari, eta albiste honen amaieran ikus ditzakezue gaztetxoek zer-nolako lanak izan zituzten.
Bestalde, asteazken gaua girotzeko, Deba-beheko Bertso Eskolak Bertso Jaialdia antolatu du 22:30etik aurrea Martxoaren 8a plazan. Bertan arituko dira Asier Azpiroz, Beñat Ugartetxea, Maialen Akizu, Eli Pagola, Jokin Bergara eta Eneritz Artetxe bertsolariak, eta Unai Rodriguez izango da gai-jartzailea.
Bihar, osteguna, tratu onen aldeko Photoklownak irekiko du eguneko egitaraua, eta txarangen arteko jokoen ostean, Siroka taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, Euskal Birusaren eskutik.
Santixau jaietako programa osoa esteka honetan ikus dezakezue.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne