San Pelaioko zentroa berritu du Eroskik, bertako produktua indartu eta 'zurekin' eredura egokitzeko

17.07.15
Gizartea

Eroskik ia 300.000 euro inbertitu du San Pelaio kalean duen ‘City’ supermerkatua osorik berritzeko; ‘zurekin’ merkatal eredu berria ezartzeko eta langile-zerrendara 5 langile berri barneratzeko. Sozietate Kooperatiboak egindakoaren berri emanez prentsa oharra zabaldu du, zeina jaso dugun eta jarraian eskaintzen dugu herrian ezagutarazteko.

Eroskik San Pelaioko City supermerkatua osorik berritu eta egokitu du Zurekin eredu komertzial berrira. Hala, bezeroei tratu pertsonalizatuagoa eman nahi die, eta era berean tokiko produktuen eta sasoiko produktu freskoen salmenta indartu, elikadura osasungarria sustatu eta eguneroko erosketan aurrezteko modu berriak eskaini. 289.000 euro inbertitu ditu denda eraberritzen.

Erreforman 289.000 euro inbertitu dira eta 5 lanpostu berri sortu

Ekain amaieran hasi ziren lanean, eta freskoen eremuan jarri dute ardatza, hura goitik behera berrituta, tokiko sasoiko produktuen eskaintza zabalari balioa emateko. Besteren artean, nabarmentzekoak dira haragiaren eskaintza (Ezkurtxerri, Txarritxiki), okindegikoa (Bikain Markina) eta frutategikoa (Barrenetxe, Azkarrena eta Aldanondo). "Eroski dendak beren inguruan ekoizten diren jangaiak merkaturatzeko plataforma irekiak dira. Konpromiso horren bidez, gastronomiaren aniztasunaren alde egiten dugu, eta, hala berean, tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen iraupenaren eta bertako aniztasunaren alde, hori egitea eskualdearen pizgarri jardutea baita", azaldu du Blanca Alcerrecak, supermerkatuko buruak.

Ermuko saltokiak 42 langile ditu orain, zeudenei bost postu gehitu baitzaizkio. Dendako taldeak 723 prestakuntza ordu baino gehiago jaso ditu, freskoetan eta bezeroaren arreta ardatz izanik."Lanak egin bitartean, bezeroari ahalik eta trabarik txikiena egiten saiatu gara, lan eremuak hesituta. Eskerrak eman nahi dizkiegu, beti bezala etorri baitira erostera", azaldu du Alcerrecak.

"Gainera, eredu berriaren inguruan azaldu duten interesa eta galderak direla medio, gogotsuago heldu diogu prozesuari". Eredu komertzial berrira aldatutako beste supermerkatuetako emaitzei begira, ikusten da onarpen handia izan duela, %9 handitu baitira salmentak.

Saltokiak arreta pertsonalizatua indartu du, okindegia eta harategia jarri baititu

Berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da atal guztietan arreta pertsonalizatua jomuga izan dela. "Saltokiak arreta pertsonalizatua berreskuratu du harategian eta okindegian. Gainera, bezeroari ematen zaion arreta aldatuz joango da Eroski Klubaren txartelaren bitartez egindako eskaintzekin eta promozioekin; dagoeneko, Euskal Autonomia Erkidegoko salmenten %85 biltzen ditu", esan du denda-buruak.

Supermerkatu berrituak azken berrikuntza teknologikoak ere badakartza efizientzia energetikoa hobetu eta ingurumenean duen eragina gutxitzeko; esaterako, elikagaiak kontserbatzeko hozte altzarien ixteko sistema.

Liderra tokiko produktuetan: euskal ekoizleen 9.000 produktu inguru baitauzka

Eroski liderra da tokiko produktuen salmentan: euskal ekoizleen 9.000 produktu inguru dauzka. Iaz, 2.000 euskal hornitzailerekin baino gehiagorekin aritu zen kooperatiba lanean, eta 600 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zizkien.

Kooperatibak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2013an, tokiko elikagaien sektorea bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen ehunaren aniztasunari eusteko.

Elikadura osasungarriaren promozioa

Eroski lan handia egiten ari da elikadura osasungarriaren alde; horregatik jarri du "Elikadura Ekologikoa eta Dietetikoa" atala, zazpi modulurekin. Elikagaiekiko intolerantziak dituzten produktuen sorta ere zabaldu du saltokiak; besteren artean, glutenik gabeko elikagaiak. Ermuan, erreferentziazko banatzaile bihurtu da EROSKI, beren elikaduraz arduratzen direnentzat edo glutenik gabeko, azukre gutxiko, gatz gutxiko eta horrelako beste dieta batzuk egiten dituztenentzat.

Ermuan kokatuta dago Eroski 70eko hamarkadatik. Herrian duen sare komertziala beste supermerkatu batez eta EROSKI Bidai agentziaz osatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan