Esku pilotako profesional eta afizionatuen jaialdiak izango dutugu Santixauetan

17.07.15
Kirolak

Gure herriko jaietan kirolak leku eta pisu garrantzitsua izan du betidanik. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka baitator beste behin. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: areko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.

Esku-pilota partidak izanen ditugu uztailaren 25ean eta 26an

Aurtengorako Aspe enpresarekin batera esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Martínez de Irujo txapelduna ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, nafarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, mediatikoki ere duen eragina ez da makala beti zuzen eta franko hitz egiten baitu. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo-Irusta bikotea eta Altuna III-Zubietak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Retegi Bi-Merinok eta Jaunarena-Ceciliok. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du datorren astean, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera popularrak aurreikusita daude eta jarlekuan arabera, izango da prezioa.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako, banakako 4 eta erdian eta nesken arteko partidak jokatuko dira. Jokalariak ondorengoak izango dira: lehenengoan, Egiguren Etxeberriarekin neurtuko da lau eta erdiaren barruan, segidan Larrabetzuko neska pilotarien artekoa jokatuko da eta, azkenik, binakakoan, Elordi (Mallabia) eta Erostarbe (Urretxu) bikotea Errandonea (Bera)–Martínezen (Bera) aurka arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da