'El Arrebato' ren kantariaren kontzertua, gogoan dugu

20.07.15
Kultura eta Gazteria

Francisco Javier Labandón kantariak, artistikoki ‘El Arrebato’ izenez aski ezagunago denak, San Pelaioko plaza bete zuen larunbat gauean. Sevillakoak espero zitekeen lana egin zuen, ia bi orduko ikuskizuna emanez eta ikusleak bereganatuz. Hirugarren abestia kantatu aurretik esan zuenez gogotsu zetorren Ermura lanera, bertaratutakoak ‘Gabon Ermua’ esaldiarekin agurtu ondoren, “etortzeko gogoa zutela”, aitortu baitzuen, “publikoarekin ostera bildu, musikaz gozatzeko azken zuzeneko emanalditik hogei egun pasa baitira”. Taldea pozarren geratu zen eta, ustez, hainbat ikusle baita ere. Laburbilduz, jarduera ona 24tik 27ra bitarteko jai-nagusietan buru-belarri murgildu aurrekoa. Jende ugari gustura geratu zen, nahiz eta jakin badakigun, artean –eta musika horren barne dago- zenbat buru, hainbat aburu. Eguraldia lagun izan genuen, ateri egon baitzen nahiz eta arratsean bai bota zuen euria, egunean izandako beroa arintzen lagundu zuena.

Gure lankide eta Kultura Teknikari dugun Patxi Lopezentzat balorazioa ondokoa da: kontzertu bikaina andaluziarrarena, zeina musikari onez lagunduta etorri den. San Pelaio plaza jendez lepo, ikuskizunaz gozatzeko. Kontzertua behetik gorantz joan zen ‘La música de tus tacones’ azken diskoko abestiekin hasita, amaitu aurretik konposizio ezagunenera eta ikusleek kantatzen zituztenera pasatzeko, goizaldeko ordu batak inguruan”. Unerik bizienak taldekide eta musikariak aurkeztu zituenean, andaluziar tankerako salto eta bira egin zuenean eta Sevilla futbol taldearen mendeurreneko himno ofiziala kantatu zuenean eman ziren, Antonio Puerta futbolaria gogoan izan eta berari dedikatu eta gero.

Jarraian kontzertu horren argazki sorta eder bat uzten dizuegu. Irudiak Sergio Nievas ermuarrarenak dira, kultura saileko eta webgune honetako kolaboratzaileak musu-truk utzi baitizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu