Herriko kirol instalazioek udako ordutegiak izango dituzte

20.07.15
Kirolak

Uda garaian ohikoa den legez, Udal Kirol Erakundeak ordutegi bereziak ezarri ditu herriko kirol instalazioetan; hori dela eta, zenbait egunez itxita egongo dira abuztuan. Honakoak dira datozen asteetako ordutegiak:

Miguel Angel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi frontoia itxita egongo dira uztailaren 27an eta uztailaren 31tik abuztuaren 24ra, biak barne. Dena dela, kiroldegiko igerilekuak, oinarrizko muskulazio gela, squasha eta pista zabalik egongo dira abuztuaren 25etik 31ra, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Abuztuaren 30a izango da salbuespena, itxita egongo baita.>/p>

Bestalde, Betiondo kirolgunea ere itxita egongo da uztailaren 25etik abuztuaren 31ra, biak barne.

Kirol instalazioen ordutegiak, osorik

Beste aukera: Eibar

Udal Kirol Erakundetik gogorarazi dutenez, instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea Kiroldegira joateko aukera izango dute, uztailaren 27an eta 31n izan ezik, itxita egonga baita. Horretarako, Orbeako harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NANa aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira