Gaueko tren zerbitzu bereziak izango ditugu ostirala eta larunbatean

22.07.15
Kultura eta Gazteria

Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 25eko eta 26ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan linea indartu egingo du. Debabarrena nahiz Duralgaldetik jendea gure herrira etorri eta ondoren bueltatu daitekeela aurreikusiz, Euskotren sozietateak gaueko zerbitzu hainbat jarri ditu. Garraio publikoaz baliatuz seguru bidaiatu dezagun, ezbeharrak eta gertakizunak ekidinez.

Aurtengo Santixau jaiak asteburu betean biziko ditugu. Hori horrela, jende asko etorri daitekeela aurreikusi da. Jaien barneko egun batzuk azpimarragarri dira, arrazoi ezberdinengatik. Lehena uztailaren 24ko ostirala da, jaien hasiera eta festa egun bezpera delako, guztiok jai izango dugulako. Gauza bera, zapatu edo larunbatean, igandekoa ere jai izaengo da. Aurreikusitako azken eguna, uztailaren 27a da, egun berezi eta herrikoia,laneguna izan arren bi musika kontzertuez gozatzeko aukera izango duguna. Lehena ‘Emon’ talde euskaldunarena gaueko 10etatik aurrera eta, bigarrena, ‘Janeatte’ bakarlariarena, gauerdiko hamabi eta erdietatik aurrera.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

  • 24tik 25erako gauan:
    • Durango - Elgoibar noranzkoa:
      • Irteerak Durangotik Elgoibarrerantz: 0:40etan, 2:40etan, 4:40etan eta 6:40etan
      • Irteerak Ermutik Elgoibarrerantz: 1:03an, 3:03an, 5:03an eta 7:03an
    • Elgoibar - Durango noranzkoa:
      • Irteerak Elgoibartik Durangora:   23:31n, 1:31n, 3:31n, 5:31n eta 7:31n.
      • Irteerak Ermutik Durangora:  23:51n, 1:51n, 1:51n, 3:51n, 5:51n eta 7:51n.
  • 25etik 26rako gauan:
    • Durango - Deba noranzkoa:
      • Irteerak Durangotik Debara:0:32an, 2:31n, 4:31n eta 6:31n
      • Irteerak Ermutik Debara: 22:14an, 23:53an, 1:53an, 3:53an eta 5:53an
    • Deba - Durango noranzkoa:
      • Irteerak Debatik Ermura: 23:05an, 0:35an, 2:35an eta 4:35an
      • Irteerak Debatik Durangora: 1:35an, 3:35an eta 5:35an.
      • Irteerak Elgoibartik Ermura: 23:24an, 0:54an, 2:54an, 4:54an eta 7:22an.
      • Irteerak Ermutik Durangora:  2:12an, 4:12an. 6:12an eta 7:39an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren webgunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne