Umeak izango dira protagonista ostegun honetako jaietan

22.07.15
Kultura eta Gazteria

Jai egun potoloak gerturatzen ari diren heinean, 2015eko Santixauetako programan ditugun ia 100 ekitaldiez gozatzeko aukera izaten dugu egunero Ermuan, eta gaur eta bihar ere bide beretik jarraituko dugu.

Gaur, uztailaren 22a, Fila Bougui-Gui talde senegaldarrak kontzertua eskainiko du arratsaldeko zazpietatik aurrera Orbe Kardinala plazan, PAACE elkarteak antolatuta. Geroago, 22:30ean, Los Infoncundibles taldearen kale ikuskizunak hartuko du afrikarren txanda.

Ostegunean, uztailaren 23a, Umeen eguna ospatuko da, eta buruhandiek emango diote festari hasiera. Goizean zehar, etxeko txikienek Txarangen Batzordeak antolatutako haurrentzako parkeaz eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute Orbe Kardinalaren plazan. Gainera, arratsaldean ere zabalik izango dira 16:00etatik 19:00etara.

Bien bitartean, gurasoek ez dute haurren askariagatik arduratu beharrik; izan ere, arratsaldeko 17:00etan, haurrentzako txokolate jana izango da plazan, eta jarraian, “A ze nolako banda parranda!” musika-ikuskizuna. Festa apar jaiarekin amaituko da, 20:30ean.

Datozen egunetan ere, jaiak ez du etenik izango, eta programa osoa lotura honetan ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu