Ordu batzuk bestererik ez, txupinazoa bota eta aurkezpen kalejira hasteko

23.07.15
Kultura eta Gazteria

Gero eta gutxiago falta jaiei hasiera emateko. Ordu batzuk, besterik ez. Txarangen Batzordeak etengabe lanean jarraitzen du guztia aurreikusi bezala gauzatzeko. Aste honetan hainbat ohar plazaratu dituzte aurreikusitakoa ezagutzera emateko. Astelehenean ermuarron lankidetza eskatzen ziguten eta Polola kopinak busti nahi eta nahiz ez duten pertsonen kokagunea markatuko zuela adierazten. Busti nahi ez duten pertsona guztiek –instrumentudun musikariek, haur txikien gurasoek, eta abarrek- ikurraren aurretik egingo dute kalejira eta, aldiz, bustitzea inporta ez zaienek Popolaren atzetik eta horren segidan desfilatuko omen dute. Hortaz, banaketa hori gogoan hartu eta errespetatu.

Aurtengoan Txarangak edo koadrilak aurkezteko ekitaldiak hainbat berrikuntza ekarriko ditu berarekin, aniztasun eta aukera gehiago eskaintzeko helburuarekin. Txapligua bota eta gero ohiko kalejirari ekingo zaio eta horren buru herriko Irulitxa fanfarrea joango da. Berrikuntza behinena honetan datza; busti nahi izaten ez dutenen eta Polola kopinaren aurrean desfilatzen dutenek Irulitxako kideez gain ‘New Tocados’ taldekoak ere izango ditugula, horiek kolorezko blusoi eta elastikoek osaturiko sugearen erdi aldean. Eta busti nahi ez dutenen kalejira zatiaren bukaeran –Pololaren aurretik- ‘Brincadeira Batukada’ taldea era izango da.

Azken orduetan, Txarangen Batzordeak adierazi du bere asmoa kalejira eta desfilea “ahalik eta trinkoena izatea” dela, “horretan parte hartzen duten guztien segurtasuna bermatze aldera”. Desfilearen buru eta hori zabaltzen Irulitxa fanfarrea joanen da udaleko segurtasun zerbitzuarekin batera. Desfilearen azkenean eta hori ixten Lagunak txaranga izanen da, guztia eta utzitako hondarrak garbitzen izango den Debabarrena Mankomunitatearen langile taldea azkenik. Kalejiira ofizial eta bakarra hori izango da, eta ez besterik. Mankomunitatekoek baino atzerago doazen guztiek banaka nahiz taldeka ez dira desfilearen parte hartzailetzat hartuko, eta ondorioz, segurtasun neurrietatik kanpo geratuko.

Umeak protagonista nagusi dira beraiei dedikaturiko egunean

Herriko gazteenak gozatzen ari dira gaurkoan, jai egitarauaren barne beraientzat espresuki antolatutako egunean. Goizean puzgarriak eta eskulanen tailerrak izan dituzte herriko plazan. Buruhandien aurrean ere korritu dute ausartenak. Arratsean txokolate-jan herrikoia izango dute 5etatik aurrera eta 7etan gorputzari astindua emateko aukera "A ze nolako banda parranda!" ikuskizun musikalaz. Zortzi eta erdietan, bitsa jaiaz dibertitzeko aukera izanen dute.

Goizean atera ditugun argazki bilduma uzten dizuegu jarraian, plazan bizi izan den giroaren erakusgarri.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne