Musika, Santixauetan jaun eta jabe Ermuko kaleetan

23.07.15
Kultura eta Gazteria

Santixau jaietan murgilduta dabil Ermua, eta datozen egunetan musika eskaintza zabal bezain anitza izango dugu geurean. Larunbatean izan zen jaien aurreko beroketa, El Arrebato abeslari sevillarraren kontzertuarekin, eta jada gainean ditugun festa egunetan ere musikak ez du etenik izango.

Estilo guztietako emanaldiez gozatzeko aukera izango da gau eta egun, eta Emon eta Jeanetteren kontzertuak izango dira nagusi, jaien azkeneko egunean. Festari agur esan aurretik, baina, elektronikak, rockak eta world musikak girotuko dute egunero San Pelaio plaza. Ezin ahaztu, bestalde, Santixauetan ohikoak diren erromeriak eta fanfarreak, herriko kaleak musikaz blai utziko baitituzte.

Lotura honi jarraiki izan dezakezue jaietan izango ditugun emanaldi guztien berri, Santixauetako programari esker; kontzertu guztiak, aldiz, segidan txertatutako taulan topa ditzakezue.

Uztaila (eguna) Taldearen izena Musika estiloa Leku eta ordua
Hilak 18 El Arrebato Rumba-pop San Pelaio parkean 23:00etan.
Hilak 24 Nueva Alaska orkestra Orkestra Orbe Kardinala plazan, 23:00etan.
Charles Ramírez, Stan Garac, Javier Ganuza, Erikss eta Alexander M Elektronikoa San Pelaio parkean, 0:00etan.
Hilak 25 Korko fanfarria Kale musika Plazatik kalejira 12:30etan eta 19:00etan
Vulkano Show orkestra Orkestra Orbe Kardinala plazan 23:00etan.
Rolling Dice, Frenetik eta Orihen Rock San Pelaio plazan 0:00etan.
Hilak 26 Alboka Musika Banda Musika-banda Kardenal Orbe plazan 13:00etan.
Irulitxa Kale musika Kalejira 19:00etatik aurrera
Pasarela orkestra Orkestra Orbe Kardinala plazan 23:00etan.
Batu eta Tacumah Reggae Band World musika San Pelaio plazan 0:00etan.
Hilak 27 Fanfarria Txaranga Berria Kale musika Kalejira 12:30etatik aurrera
Lotxo taldea Erromeria Kardenal Orbe plazan 18:00etan eta 20:00etan.
Fanfarria Txaranga Berria Kale musika Kalejira 19:00etatik aurrera
Emon Ska Kardenal Orbe plazan 22:00etan.
Jeanette Pop Kardenal Orbe plazan 0:30ean.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita