Txupinazoak hasiera emango die jaiei, jardueraz beteriko 77 ordu segidan

24.07.15
Kultura eta Gazteria

Leire Gorritxategi Condek eta Arantza Moreno Fernandezek herriko plazatik erdibana botako gaur duten txapliguak hasiera emango dio ofizialki herriko 2015 Santixau jai nagusiei. Biak aurtengo jaietako txupineroak dira. Bi gazteek kirolean aurrera egiten jarraitzen dute ederto baino hobeto eta, gaur egun belaunaldi gazteetan ohikoa ez den heldutasuna erakutsi dute. Biak atletismoan hasi eta hezitakoak dira, espezialitate ezberdinetan ibili ondoren xabalina jaurtiketan gailendu izan direlarik. Izan ere, Espainiako txapeldunak ditugu biak, bakoitza bere kategorian. Leire Bidezabal taldean dago eta Arantza berriz Bartzelona Kirol Taldean. Kirola pasio dute biek, eta bere izaeraren osagai dira ahalegina, entrega eta egunetik egunera hobeak izateko sakrifizioa. Bikotea, atletismoan ez ezik, eskubaloian era jarduten du gaztetatik, Errotabarriko E.K. Elkarteko jokalari izan baitira azken denboraldira artean, teknika, abiadura eta indarra uztartuz talde jokoan eta ez banakakoan. Neskek duten izateko modu, naturaltasun eta umiltasunak –lortu duten guztiarekin- omenaldiaren merezidun egiten ditu. Etorkizuneko promes trinkoa dira eta lesiorik izaten ez badute, ziur urruti iritsi eta gauza handiak lortuko dituztela. Gaur zale eta lagunen berotasuna jasoko dute.

Leire Gorrotxategik azken saria lortu berri du Espainiako LXII. Junior txapelketan, hilaren hasieran jokatutakoan. Ermuarrak Valladoliden jokatutako txapelketan brontzezko domina lortu baitu, xabalina ia 42 metrora (41,91) jaurti eta gero. Leire Bidezabal Taldeko kide da eta atzokoan bertan bete zituen 18 urteak. Hortaz, jada, adinez nagusi da. Azken denboraldian Errotabarriko jubenilen taldean izan da, Euskal Ligan jokatzen. Azken brontzezko domina promes kategorian eskuratu du, duela bi urte atzera urrezko eskuratu zuelarik. Batxilergoa gainditu eta amaitu berri du eta datorren urtean unibertsitatean hasiko da, ingeniaritza ikasteko.

Arantza Moreno Fernandez Bartzelona taldeko kirolaria da, orain aste batzuk atzera 23 urtetik beherakoen Europako Txapelketan, zeina Estonian (Tallin herrian) jokatu den sailkapenaren 5. lekua lortu duena. Ermuarrak domina ukitu eta guzti egin du, podiumera oso gutxigatik igotzea lortu ez duelarik -45 zentimetro eskas-. Kirolaria 600 gramotako xabalina 55 metro eta 32 zentimetrotara botatzea lortu zuen. Arantza Euskal unibertsitateko ikasle da, Gizarte-laguntzaile izateko diplomatura egiten dagoelarik. Une honetan sendatzen ari da, orain hamar egun ebatu egin baitzuten eskumako belaunean meniskoa eta lotailuak ondo jartzeko.

Txapligu jaurtitzaile biak aparteko denboraldia egin izan dute liga nahiz kopako txapeldunak izan baitira emakumeen ohorezko eskubaloiko kategorian. Jaiotzez biak ermuarrak ditugu eta herriko jai nagusiak ireki aurretik omenduak izango dira. Jarraian, elkarrekin suziria botako dute, segidan biziko ditugun 77 orduko jaiei hasiera emanez.

Ordutik aurrera txaranga ezberdinetako kideen bonbo eta turuta soinuak izango dira nagusi herriko kale eta bazter guztietan. Txupinazoak hiru egun oso eta hainbat ordu solteko jai eta gehiegikeriei hasiera emango, beti ere jai giro sanoan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne