J.L. Araujo Mankomunitateko eta Badesako presidenteorde izango

28.07.15
Erakundea

PSE-EE-PSOE taldeak Debabarrena Makomunitatea eta Badesa Sozietatea zuzenduko ditu hasi berri dugun legegintzaldian. Mankomunitateak bilera egin zuen aurreko asteko ostegunean eta horretan, erakundeok izango dituzten ordezkariak hautatu ziren, bozketa bidez. Arcadio Benitezek izango da beste lau urtez presidentea bai Mankomunitatekoa bai Badesa Sozietatekoa –Debabarrena Mankomunitatearen eskumen diren zerbitzuak ustiatzen dituena-. Aldiz, bietan presidenteorde izango da Jose Luis Araujo ermuarra eta diru-zain Alberto Albistegi eibartarra, biak talde sozialistako kide eta ordezkariak. Sozialistek ordezkaritza hori lortu dute, beren hautagaiak hamazazpi botoetatik bederatzi lortu eta gero –bere taldeko zinegotzien zazpia eta EH Bilduko bi ordezkarienak. EAJk beste hautagai bat Elgoibarkoa proposatu eta aurkeztu zuen, zeinak alderdi horrek eskualdeko udaletan dituen zortzi ordezkarienak besterik ez zuen jaso.

Hori horrela, Benitezek gain hartu du erakundeko presidentzia, beste lau urterako. Bere asmoa hasitako bidea sakondu eta jarraitzea da “birziklatzea %60an kokatzera arte, Europako mailan, eskualdeko udalerriek egiten dituzten eskariak kontutan hartu eta erantzuna emateaz gain. Arcadio Benitezek adierazi duenez helburuak betetzeko “herritar guztiekin eta Mankomunitateko langileen konpromisoa edukitzea beharrezko da”.

Erronka nagusia lehenbailehen materien %60 birziklatzea da

Benitezen esanetan “bosgarren edukiontzia zabaldu eta gero, lehenbailehen materien %60 birziklatu dezagun lan egingo dugu. Helburuak ez du gatazkarik ez eta inposaketarik ekarri behar berarekin bat. Lan egiteko dugun modua agerian geratu da aurreko legegintzaldian eta emaitzak begi-bistakoak dira”.

Bestalde, EH Bilduk babesa emateko izan dituen arrazoiak azaldu ditu “PSE-EEk hitz egitea proposatu zigun, adostasun batera iristeko xedez. Alderdiaren iritziz “Mankomunitatearen erronkarik handiena birziklatzen den materia %60an kokatzea da 2016an eta 575ean 2020. urterako. Egitekoa ez da erraza, hortaz Mankomunitatearen lidergoa nahi zuenak mahai gainean konpromiso zehatz hainbat jarri behar zituen, guretzat ezinbestekoak diren emaitzak lortze aldera”.

Hori horrela, PSEk eta Bilduk hitzartu dute “birziklatzen den portzentajeari jarraipen zorrotza egitea, kopuruan aurrera egiten jarraitzeko eta egungo bilketa sistema hobetzeko”.

Akordioak “hondakinen bilketak nahiz kaleetako garbiketak sortzen dituen gastuak kide diren udalerrien artean hainbanatzeko moduaren inguruan hausnarketa egitea eta hori aztertzea” aurreikusten du, baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n