XXII. Pintura Lehiaketan saritutako bi koadro zozketatu ditu Mugarteak

30.07.15
Gizartea

Mugartea Udal Pintura taldeak Santixau jaietan zozketatu dituen bi koadro banatu berri ditu, ekainean izandako Ermuko XXII. Pintura Lehiaketan saritutako bi lan, hain zuzen.

Lehiaketa hartan, parte-hartzaileek Ermuko hirigunea zuten gai nagusitzat, eta pasatu diren jaietan lehen bi sailkatuen lanak zozketatu dira. 600 eta 450 euroko sariak jaso zituzten koadroen egileek.

Maribel Leonardo Moya eibartarra eta Juncal Ansola ermuarra izan dira zozketako sarituak. Jose Luis Araujo zinegotzi sozialistaren eskutik jaso dituzte koadroak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean