Udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da

03.08.15
Kultura eta Gazteria

Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.

Gaur gauean, ‘El Cuarteto’ tituluko filma ingelesa proiektatuko da. Filma 2012. urtekoa da eta bere titulu originala, ‘Quartet’ da. Filma honen zuzendaria Dustin Hoffman da.

Sinopsia

Bizilekuan erretiratutako opera-kantarientzat bizi diren zahar laguneko talde batek kontzertua antolatzen du urtero, Giuseppe Verdi-ren urteurrenarekin bat etorriz, bizi diren etxea mantentzea baimentzen dieten funtsak biltzeko. Arazoak agertzen dira bi divo-en arteko lehia zaharra berpizten duen bertako berriaren helduerarekin.

Gainerako filmak kontsulta daitezke Kultur Agendan ‘Informazio gehiago’ beheko loturaren bidez.

Gainera, kaleko zine zikloaren kartela osorik eta PDF formatuan eskaintzen dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du