KZguneak eLiburutegia plataformaren liburu digitalak deskargatzeko tutoriala sortu du

05.08.15
Udal Liburutegia

Hilabete batzuetatik hona gure liburutegiak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegiek bezala, paperezko zein formatu elektronikoko liburuen mailegua eskaintzen dute.

Mailegu digitala eLiburutegia plataformaren bitartez egiten da eta nahiz eta liburuak deskargatzea eta irakurtzea zaila ez izan batzuetan deskarga egiterako momentuan alantzaren bat edo beste sor daiteke.

Irakurketa digitala aukeratzen badugu Sareko liburutegien laguntza izango dugu beste edozein zerbitzu edo ekintzarekin gertatzen den bezala. Eta horiekin batera, KZguneako zentroek ere beren laguntza eskaintzen diote ereader-etan edo tablet edo smartphone bezalako gailu mugikorretan irakurri nahi duten pertsona orori.

Horretarako tutorial bat sortu dute, http://e-forma.kzgunea.net/course/view.php?id=260 url-an eskuragarri dagoena, eta jarraitzeko erraza dena. Gainera, zentro horietara hurbiltzeko aukera ematen digute eta bertan pantailetako irakurketaren gaineko edozein zalantza argituko digute.

Kzgunearen proposamen horri esker, eta jakinik udalerri gehienetan zentro horiek liburutegietan bertan edo ondoan daudela, esan dezakegu irakurtzea inoiz ez dela hain erraza izan. Zuen zain geratzen gara. Norbait animatzen al da?

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat