Udan hutsik izango diren etxebizitzen jabeekin kontaktatzeko datuak biltzearen posibilitatea gogorarazi Udaltzaingoak

07.08.15
Hiritarren Segurtasuna

Oporretan hutsik izango diren etxebizitzen datuak eta ezustekorik izanez gero horien jabeekin lehenbailehen kontaktatzeko datuak gehitzen eta eguneratzen jarraitzen du gure Udaltzaingoak. Aurtengo udarako momentuz izena eman izan dute 102 pertsonek, etxebizitzan ezer gertatuz gero eurekin ahalik eta arinen harremanetan jarri ahal izateko. Urterik urte, ekimenarekin bat etorri eta izena ematen dutenek gero eta gutxiago dira eta, horren arrazoiak anitzak direlarik udaltzaingoko bozemaileek adierazi digutenez. Arrazoien artean, nagusiak bi dira, batetik inskripzioa eta kontakturako datuak gorde egiten direla urte batetik bestera eta, bigarrenik, egun ia pertsona guztiak esku telefonoa soinean daramagula eta edonorekin kontaktatzea, are errazagoa dela.

Udaltzaingoak erregistro honek udako garaian zehar funtzionatzen duela ez soilik gogoratzen du baizik indarreko mantentzen da urte guztian zehar. Beraz, izena eman diezaioke edozein pertsonari edo bere datu berriak egunera ditzake edonoiz urtea bere etxebizitzatik kanpo egotea pentsatzen badu.

Erregistro horren helburua hutsik dagoen etxebizitzan larrialdirik gertatuz gero –ohikoena ur-ihesa edo zirkuitulabur baten ondorioz sutea- haren jabearekin lehenbailehen kontaktatzeko modua edukitzea. Horrela eginez gero, giltzak dituen senide edo lagunen bidez bertara sartu ahal izateko, kalterik gutxienak izan daitezen.

Segurtasuna areagotzeko eta istripuak ekiditeko Udaltzaingoaren aholkuak

Udaltzaingoak esan duenez, urterik urte zerbitzua gero eta gutxiago erabiltzen da gero, inskribatutakoen datuak mantendu egiten direlako eta, bestetik, ia guztiok eskuko telefono bana dugulako eta gaur egun edonorekin kontaktuan jartzea are errazagoa delako, oso urrunik egonda ere. Nolanahi ere, erregistro honetan izena ematea praktika gomendagarria da, ezustekorik izanez gero udaltzaingoak azkarrago parte hartu ahal izan dezan, modu azkar eta eraginkorrean jardunez.

Nahiz eta normalean etxeetan ur-ihesak edo zirkuitulaburrak gertatu noizean behin lapurretak ere gertatzen ohi dira. Horiei guztiei aurre egiteko, udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu. Esate baterako, garrantzitsua da inora oporretan goazela ez larregi esatea edo lau haizeetara ez zabaltzea, konfiantzazko pertsonen artean besterik ez. Horrez gain, postontzia betetzen ez utzi; pertsianak guztiz ez itxi eta gasaren nahiz uraren giltza orokorra moztea komenigarria da.

Argibide gehiagorako jo Hiritarren Segurtasun alorrera, 943 17 63 00 telefono zenbakira deitu edota udaltzaingoa@udalermua.net posta elektronikoko ontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko