Hilabete barru hasiko da Folkez Blai lehiaketaren X. edizioa

11.08.15
Kultura eta Gazteria

Datorren irailaren 10ean, osteguna, Folkez Blai folk musika taldeen arteko lehiaketa abiatuko da Ermuan. Herrian aski ezaguna da ekimena, hamargarren aldiz ospatuko baita aurten. 2006an egin zen lehenbizikoz, eta harrezkero, urtero ospatzen da.

Folkez Blaien helburua musikari gazteei bultzada ematea eta genero horretako musika lantzen duten taldeak ezagutara eramateko aukera eskaintzea da. Interesa duen edonork informazio gehiago jaso dezake lehiaketaren webgunean bertan; udalaren webgunean, beheko aldean, bertara esteka zuzenak aurki daitezke.

Hamargarren edizio honetan, Espainia osoko sei taldek parte hartuko dute finalista gisa. Honakoak dira parte-hartzaileak:

Bestalde, eta aurreko edizioetan bezala, talde gonbidatuen musikaz gozatzeko aukera ere izango da. Aurtengoan, La M.O.D.A. (Burgos), Dead Bronco (Bizkaia) eta Vrienden (Asturias) izango dira geure artean; azken horiek, gainera, iazko irabazleak dira. Gainera, Ermuko Fouraleda banda eta Alboka musika eskolako akordeoi-joleak ere arituko dira.

Folkez Blai lehiaketako programa osoa esteka honetan aurki daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu