Tximuak nagusi gaur kaleko zine emanaldian

12.08.15
Kultura eta Gazteria

Hil honetako asteazken guztietan bezala, gaur ere zinerik onenaz gozatzeko aukera izango dugu Orbe Kardinala plazan, aire zabaleko zine zikloaren baitan. Gaurkoan, “El amanecer del planeta de los simios” filma eskainiko da gaueko 22:00etatik aurrera.

Duela urtebete pasatxo estreinatu zen Matt Reeves zuzendari estatubatuarraren pelikula, eta bertan ikus ditzakegu, besteak beste, Jason Clarke, Gary Oldman, Andy Serkis, Keri Russell, Toby Kebbell eta Kodi Smit-McPhee aktoreak. 130 minutu inguruko iraupena du filmak, eta “El origen del planeta de los simios” pelikularen jarraipena da.

Sarrera doakoa da, eta egurrezko eserlekuak izango dira plazan. Bestalde, eguraldi txarra izango bagenu, Santiago Apostoluaren elizako arkupetan eskainiko litzateke filma.

Sinopsia

Laborategi batean garatutako "Simioen Sukarra"-k ia gizaki guztiekin amaitu ondoren, Zesar buru duten oso eboluzionatutako tximu talde bat planetaren jaun eta jabe bihurtu da. Beren mehatxu bakarra birusari biziraun dion gizaki talde bat da. Gizakiek energia behar dute simioak ezarrita dauden inguruko presa batetik; hortaz, Zesarrek, betik arrazoizkoa eta bere arrazaren onerako lanean, bakea egiten du arraza nagusia zein den erabakiko lukeen guda bat saihesteko.

Jarraian filmaren trailerra topa dezakezue, gauean ikusgai izango denaren aurrerapen gisa:

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne