Udaleko Obra eta Zerbitzuetako taldeak gure herria berritzen eta egokitzen jarraitzen du

14.08.15
Abisuak eta matxurak

Abuztua atseden garaia izan ohi da jende askorentzat, baina Ermuko udaleko Obra eta Zerbitzuetako lantaldeak ez du etenik egin, eta gure herria egoerarik onenean mantentzeko lanetan dihardu udan ere. Azken asteetan, herrian jende gutxiago dagoela aprobetxatuta, langileak konponketa, garbiketa eta egokitzapen lanak egiten ari dira udalerriko zenbait puntutan.

Taldeak jada amaitu duen eta ikusgai dagoen lanetako bat Probaleku Zeharbideko piboteak kentzea izan da. Kale hau herriko puntu beltzetako bat izan da segurtasunari dagokionean; izan ere, kale oso estua da, trafikoarentzat irteerarik gabekoa eta malda duena. Ezkerraldean garaje komunitarioen erabiltzaileentzako bi sarrera-irteera ditu, eta eskuinean, aldiz, etxebizitzetara sartzeko portaleak eta denda eta tabernak. Piboteek garajeen artean aparkatzea galarazteko balio izan dute.

Orain, ordea, koexistentzia kale gisa konfiguratu denez, ibilgailuen zirkulazioa eta aparkatzea debekatuta daude Probaleku Zeharbidean; garajeetara sartzeko baino ezin daiteke erabili, edo baimendutako ibilgailu publikoak baldin badira.

Aldaketak eginda, zeharbideko piboteak erretiratu ditu Obra eta Zerbitzuetako taldeak, jada ez baitira beharrezkoak. Horrela, hirigintzan oztopoak ezabatu eta erabiltzaileentzat espazioa irabazi da.

Bestelako lan eta moldaketak

Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lantaldeak beste behar batzuk ere betetzen ditu Ermuko zenbait puntutan. Egun hauetan, esaterako, langileak Eitzagako aparkalekua atontzen ari dira, belarra segatuz. Gainera, Valdespina Markesaren parkeko kale-argiak garbitu, zenbait kanal erreparatu eta haurreskolako itoginak konpontzeaz ere arduratu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago