"Los pingüinos de Madagascar" ikusgai gaur Orbe Kardinala plazan
Udako zine zikloaren bosgarren jardunaldia izango dugu gaur, eta etxeko txikiak eta ez hain txikiak erakartzeko moduko pelikula baten txanda izango da. "Madagascar" animazio saga famatuko pinguinoak dira protagonista gaurkoan, 22:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan emitituko den "Los pinguinos de Madagascar" filmean.
Dreamworks ekoiztetxearen azken aurreko lana 2014ko azaroan estreinatu zen, eta haurrek maiteen dituzten pinguinoen abenturak erakutsiko dizkigu 92 minututan zehar. Simon J. Smith britainiarrak zuzendu du filma, eta umorez beteta dago hasieratik amaierara; aspertzerik ez da izango, beraz.
Sarrera doakoa da, eta egurrezko eserlekuak izango dira plazan. Bestalde, eguraldi txarra izango bagenu, Santiago Apostoluaren elizako arkupetan eskainiko litzateke filma.
Sinopsia
"Madagascar" filmeen spin-off bat da "Los pingüinos de Madagascar", eta uharteko pinguinorik famatuenak ditu protagonista. Espioien munduan ezkutatuta dauden munduko hegaztirik dibertigarrienak dira Capitán, Kowalski, Rico eta Soldado. Maila gorenean daude, elitea dira, eta Agente Clasificado prestu eta gihartsuak zuzendutako Viento Norte izeneko ezkutuko erakunde dotorearekin bat egin dute. Guztien artean Octavio Salitre doktore maltzurrak gure mundua suntsitzea ekidin beharko dute.
Jarraian, pelikularen trailer ofiziala ikus dezakezue:
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du