Berano-Errekaldeko igerilekua garbitzen dihardu udal zerbitzuetako lan-taldeak

18.08.15
Abisuak eta matxurak

Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lankideak Berano-Errekaldeko igerilekuan garbiketa eta mantentze lanak egiten ari dira egunotan. Izan ere, igerileku naturala izanik, euriarekin eta haizearekin lokatza, hostoak eta bestelako elementuak iristen dira bainua hartzeko zonaldera; beraz, beharrezkoa da tarte jakin batean kontrola eramatea. Udal langileak arduratzen dira igerilekua erabiltzaileentzat prest eta egoera bikainean mantentzeaz.

Ekainaren 18an zabaldu zituen ateak Berano-Errekaldeko igerileku naturalak, eta egunero zabalik izaten da datorren irailaren 13ra arte.

Ermuko Gurutze Gorria arduratzen da sorospen lanez, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle egoten dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Berano-Errekaldeko igerileku naturalak segurtasunerako beharrezko materiala du, eta desfibriladore bat dute sorosleek, zoritxarrez norbaitek hura erabiltzea beharko balu.

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere aurki daitezke.

Igerileku naturalaren argazkiak ikus ditzakezue hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du