Godzilla munstroa izango da protagonista gaurko zine emanaldian
Munduko itsasoko dinosaurorik famatuena Ermuko aire zabaleko zine ziklora iritsiko da gaurkoan. Gaueko hamarretatik aurrera, ''Godzilla'' munstroaren azken bertsioa, 2014an estreinatutakoa, ikusgai izango da Orbe Kardinala plazan.
Gareth Edwards britainiarrak zuzendutako filma adin guztietako pertsonek ikusteko modukoa da, eta antzezleen zerrendan Aaron Johnson, Ken Watanabe, Elizabeth Olsen, David Strathairn, Bryan Cranston eta Sally Hawkins aurki ditzakegu, besteak beste.
120 minutu inguruko iraupena du pelikulak, eta zientzia fikzioa akzioarekin eta dramarekin uztartzen du.
Sarrera doakoa da, eta egurrezko eserlekuak izango dira plazan. Bestalde, eguraldi txarra izango bagenu, Santiago Apostoluaren elizako arkupetan eskainiko litzateke filma.
Sinopsia
Duela hainbat hamarkada gizakiak eragindako mutazio erradioaktiboetatik sortu zen Godzilla, itsasoko munstroa. Orain, gizakiaren harrotasun zientifikoak bultzatutako izaki maltzurrei egin beharko die aurre. Babesik gabe gelditu den gizaterian oreka ezartzeko agertu da Godzilla.
Gaueko 22:00ak iritsi artean, pelikularen trailer ofiziala ikus dezakezue hemen:
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne