'Paris a toda costa', gaur gauean Orbe Kardinala plazan

24.08.15
Kultura eta Gazteria

Udako zine zikloa azken txanpan sartu da jada, eta ''Paris a toda costa'' filma izango dugu ikusgai azken aurreko hitzorduan. Ohi bezala, gaueko 22:00etan izango da emanaldia Orbe Kardinalaren plazan.

Komedia frantziar hori Reem Kherici zinemagileak zuzendu du, eta bera da filmeko protagonista nagusia. Cécile Cassel, Tarek Boudali, Philippe Lachaux, Shirley Bousquet, Salim Kechiouche, Stéphane Rousseau eta Pascal Demolon aktoreak ditu inguruan, besteak beste.

2013an estreinatu zen filma, eta 95 minutu inguruko iraupena du.

Sarrera doakoa da, eta egurrezko eserlekuak izango dira plazan. Bestalde, eguraldi txarra izango bagenu, Santiago Apostoluaren elizako arkupetan eskainiko litzateke filma.

Sinopsia

Maya Ben Latifen ametsak bete dira: Parisen egiten du lan Modari buruzko aldizkari batentzat. Emakume orok desio duen bizitza dauka: polita da, azkarra, osasuntsua, eta lan ona dauka. Guztia okertuko da, ordea, gau batean Poliziak atxilotu eta bere jaioterrira, Marokora, deportatuko baitu. Konponbidea bilatzen saiatu arren, familiarekin bueltatu beharko du, eta 24 ordu baino gutxiagoan, bere bizitza erabat aldatuko da. Orain, kultura ezberdin baten arau eta aurreiritzien arabera bizi beharko du.

Pelikularen trailerra hemen behean ikus dezakezue:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu