Kiroldegia eta frontoia, gaurtik aurrera martxan

25.08.15
Kirolak

Beharrezko mantentze eta prestakuntza lanak egiteko ia hilabetez geldirik egon ostean, Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak eta Aritzmendi frontoiak ateak ireki dituzte gaur, asteartea, abuztuaren 25a.

Udal Kirol Erakundeak kudeatzen ditu bi instalazioak, eta ordutegi bereziak izango dituzte datorren astelehenera, abuztuaren 31ra arte, egun hori barne. Honako orduetan izango da zabalik:

  • Lanegunak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Larunbatak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Igande eta jai-egunak: Itxita

Irailaren 1etik aurrera, normaltasun osora itzuliko dira bai kiroldegia, baita frontoia ere, eta ordutegi zabalagoa izango dute:

  • Lanegunak: 08:00-22:00
  • Larunbatak: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Igande eta jai-egunak: 09:00-13:00

Betiondo, irailetik aurrera zabalik

Betiondo kirolgunea datorren asteartean, irailaren 1ean, itzuliko da normaltasunera, eta honako ordutegian izango da zabalik:

  • Lanegunak: 10:30-13:00 / 16:00-21:30
  • Larunbatak: 08:30-14:00 / 16:00-20:00
  • Igande eta jai-egunak: 08:30-13:30

Bestalde, Teodoro Zuazua futbol zelaiak berrikuntzekin hasiko du ikasturtea. Izan ere, abuztuan zehar zelaia aldatzeari ekin diote, eta belar artifiziala jarri da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da