'Amor en su punto' filmarekin amaituko da udako zine zikloa

26.08.15
Kultura eta Gazteria

Kolore eta gustu guztientzako zazpi emanaldiren ostean, gaur bukatuko da aire zabaleko zine zikloa, eta ''Amor en su punto'' izango da zortzigarren eta azken pelikula. Proiekzioa, ohi bezala, Orbe Kardinalaren plazan eskainiko da gaueko 22:00etatik aurrera.

''Amor en su punto'' (''The food guide to love'', jatorrizko bertsioan), Teresa de Pelegri eta Dominic Hararik zuzendutako produkzio irlandarra da. Komedia erromantiko honetan agertzen dira, besteak beste, Richard Coyle, Leonor Watling, Ginés García Millán, Simon Delaney, Lorcan Cranitch, Bronagh Gallagher, Ger Ryan eta David Wilmot.

2013an estreinatu zen filma, eta 87 minutu inguruko iraupena du.

Sarrera doakoa da, eta egurrezko eserlekuak izango dira plazan. Bestalde, eguraldi txarra izango bagenu, Santiago Apostoluaren elizako arkupetan eskainiko litzateke filma.

Sinopsia

Oliver Dublingo kazetari gastronomiko famatu bat da, eta krisi sentimental batean bete-betean sartuta dago. Ongi jateari eta ‘arima bikia’ bilatzeari buruzko zutabe arrakastatsu bat du Irlandan, baina maitasun aldetik, bere bizitza tamalgarria da: harreman guztiak gaizki amaitzen dira. Bere azken bikotekideak uzten duenean, Bibiana arte komisaria espainiarra ezagutzen du, eta hasieratik erakargarri suertatzen zaio, nahiz eta ezer ez izan komunean: neskari ongia egitea gustatzen zaio, berari ongi jatea. Bibianak ezinezko harremanetan ere aurrera egiten duen arren, berari beldurra ematen diote konpromisoek.

Trailerra hemen duzue ikusgai:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu