Zabalik da euskara ikasleentzako diru-laguntzetako deialdia

26.08.15
Euskara

Euskara ikasten aritu direnentzako 2015eko beka deialdia zabaldu du Ermuko Udalak, Euskara Sailaren bitartez. Gaurtik hasita datorren urriaren 22ra arte, bi egun horiek barne, eskabideak aurkezteko aukera izango dute euskara ikasten jardun duten ermuarrek. Horretarako, Konbentukoa kaleko Abiapuntu bulegora jo dezakete, edota Udal Egoitza elektronikoaren bitartez ere egin ahal izango dute eskaera.

Iazko deialdian 81 eskabide onartu ziren, eta euskara ikasi eta oinarrietan zehaztutako baldintzak bete zituztenen artean 16.084,61 euro banatu ziren. Aurtengoan, 16.500 euro bideratuko dira xede horretarako.

Ohiko diru-laguntza matrikularen erdia izaten da, baina lehenengo aldiz euskara ikasten duten edota baldintza ekonomiko eskasa pairatzen duten ermuarrek %75era arteko diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Ermuko Udalaren diru-laguntza bateragarria da HABEk bere ikasleentzat eskaintzen duenarekin. Horretarako deialdia irailaren batean zabalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko