Errotabarri Eskubaloi Taldeak VI. Ermua Hiria txapelketa antolatu du irailerako

27.08.15
Kirolak

Hilabete baino gutxiago falta da seigarren Ermua Hiria emakumezkoen eskubaloi txapelketari hasiera emateko. Errotabarri Eskubaloi Taldeak antolatuta, irailaren 19an eta 20an jokatuko dira partiduak Miguel Angel Blanco kiroldegian eta Betiondo kirolgunean.

Urtero bezala, etxeko taldeak hiru klub gonbidatu ditu txapelketan parte hartzera, eta beste talde bat gehiago, senior mailako emakumeen aurkezpen partidua jokatzeko. Aurtengoan, Zarautz, Lizarreria (Lizarra, Nafarroa) eta San Adrian (Bilbo) taldeek jokatuko dute txapela, eta Bera Bera (Donostia) izango da aurkezpen partiduko gonbidatua.

2015-2016 denboraldia berezia izango da Errotabarrirentzat; izan ere, Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du aurten, emakumeen eskubaloiko bigarren maila Espainian, Atletico Basaurik bere postua eskaini ostean.

Bederatzi partidu bi egunetan

Eskubaloiaren jaia irailaren 19an, larunbata, goizeko 10etan hasiko da, Miguel Angel Blanco kiroldegian. Bertan jokatuko dute kadeteek, eta jubenilak ere toki berean arituko dira arratsaldez. 20:00etan, klubak 2015-2016 denboraldiko taldeak aurkeztuko ditu jendaurrean, eta senior mailakoen partiduak itxiko du eguneko agenda.

Irailaren 20an, goizeko 10etatik aurrera, kadeteen eta jubenilen arteko hirugarren eta laugarren posturako partiduak jokatuko dira Betiondon, eta Miguel Angel Blanco kiroldegian, aldiz, finalak. 13:30ean amaituko da txapelketa, sari banaketarekin.

Jarraian ikus dezakezue egutegi osoa:

VI. Ermua Hiria txapelketa

  • Irailak 19, larunbata

    M.A. Blanco kiroldegia

    Kadeteak:

    • 10:00 Zarautz – San Adrian
    • 11:30 Errotabarri – Lizarreria

    Jubenilak:

    • 16:45 Zarautz – San Adrian
    • 18:30 Errotabarri – Lizarreria

    Klubaren aurkezpena

    • 20:00 Seniorren partidua: Errotabarri – Bera Bera
  • Irailak 20, igandea

    Betiondo kirolgunea:

    • 10:00 Hirugarren eta laugarren postua, kadeteak
    • 11:30 Hirugarren eta laugarren postua, jubenilak

    M.A. Blanco kiroldegia:

    • 10:00 Kadeteen finala
    • 12:00 Jubenilen finala
    • 13:30 Sari-banaketa

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da