Euskara, gure jolastokietan ere bai

28.08.15
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du martxan, gurasoei euskararen erabileraren garrantzia gogorarazteko.

Izan ere, jakina da umeek inguruan ikusten dutenetik ikasten dutela, eta gurasoak izaten dira euren eredu: gurasoek nola, umeek hala. Horregatik, oso garrantzitsua da familia esparruan euskararen erabilera sustatzea.

Hizkuntzaren erabilera indartzeko eta euskararen presentzia areagotzeko, Ermuko jolasguneetan gurasoek euskaraz egiteko garrantziaz ohartarazteko binilozko euskarriak jarri ditu Udalak.

Ekimen hau euskara ondorengotaratzeko planen barruan jokatzen da, eta familia esparruan euskararen erabilera sustatzeko dagoeneko abian dauden beste ekintzekin bat egiten du. Honakoak abiatu dira orain artean:

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin