Garraio publikoko zerbitzu berriak, irailaren 1etik aurrera
Datorren asteartetik aurrera, irailak 1, neguko ordutegiak ezarriko dira Debabarrenako eta Urola Kostako garraio publikoan. Aurreko epeari begira, zenbait aldaketa sartu dira gure herritik igarotzen diren zerbitzuetan.
DB02 Ermua - Eibar - Donostia linean datoz lehen aldaketak. Izan ere, eskaera dela eta, linea honetan zerbitzu gehiago eskainiko dira, eta Donostiako EHUren kanpusarekin lotura izango dute bidaietako batzuk.
DG05 Gasteiz - Arrasate - Eibar zerbitzuan ere aldaketak txertatu dira, eta zenbait ordutan Ermura ere iritsiko da asteartetik aurrera.
Gure herritik pasatuko diren zerbitzuen kopurua igo denez, Eibarko eta Ermuko geralekuak batzea erabaki da DB02, DG05 eta UK05 (Zestoa - Ermua) lineentzat. Hori dela eta, San Inazio 3 eta Bizkaia Etorbidea 11 izango dira zerbitzu horientzat geraleku bakarrak.
Aldaketa, berrikuntza eta ordutegi guztien berri izateko, orrialdearen amaieran txertatu dizuegun dokumentua zabaldu dezakezue.
Lotutako albisteak

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan