Minbiziaren aurkako ikerketa bultzatzeko lasterketa solidarioa izango da Ermuan

31.08.15
Gizartea

Urtero Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da urrian. Gaixotasunari aurre egiteko, zer hobe kirola egitea baino? Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Ermuko ordezkaritzak lehen lasterketa solidarioa antolatu du urriaren 18rako, minbiziaren aurkako ikerketarako dirua bildu asmoz.

3.400 metroko ibilbidea izango du lasterketak gure herrian zehar, eta bete beharreko baldintzarik ez dago; nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera izena emanez gero.

Izena emateko epea irailaren 1ean, asteartea, zabalduko da Sferico kirol dendan, eta hilabete osoan izango da irekita. Bost euro ordaindu beharko dira, eta diru guztia ikerketarako erabiliko da.

Lasterketa urriaren 18an, igandea, goizeko 11etan hasiko da. Aurrez, parte-hartzaileen artean kamisetak banatuko dira; amaitzean, aldiz, poltsa bat emango zaie guztiei, ura, freskagarria eta energia barratxoarekin.

Laguntza bila

38 boluntario dabiltza lasterketa antolatzeko lanetan, eta Gaztela Leongo Zentroaren laguntza jaso dute ibilbidea zehazteko eta mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko, besteak beste.

Oraingoz, antolatzaileek 600 kamiseta eskatu dituzte, baina jendea “oso animatuta” ikusten dutela aipatu dute; beraz, parte-hartzaile gehiago espero dituztela zehaztu dute.

Orbea, Eroski, Laboral Kutxa, El Corte Inglés eta Coca Cola bezalako enpresen babesa jaso dutela azaldu dute antolatzaileek, baina babesle baten beharra azpimarratu dute, kamiseten kostuari aurre egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan