Lurraldebusek Ermua herria Donostia eta Gasteizko hiriburuekin lotzen dituzten lineak areagotu egingo

01.09.15
Gizartea

Lurraldebusek Ermua eta Eibarko herriak Donostia eta Gasteizko hiriburuekin lotzen dituzten lineak areagotu egingo ditu gaurtik, udazken eta neguko ordutegiak ezartzearekin bat. Gipuzkoako Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza alorreko foru diputatuak, Marisol Garmendiak, aditzera eman duenez, Ermuraino bertaraino iritsiko diren lineak izango direla irazgarri du, “herritarren eskari-kexa idatziei eta beharrei erantzunez”.

Gaur –irailaren 1ean- ordutegi berrian sartuko dira indarrean eta Eibartik Gasteizera dagoen linean nahiz Donostiara doazenetan zerbitzu gehiago izango ditugu. Gasteizera gaur egun egunean lau zerbitzu eta asteburuetan zazpi daude eta Donostiara astelehenetik ostiraleko lanegunetan hogei eta asteburuetan bederatzi aukera. Aldaketak batez ere Ermuan izango du bere eragina, orain arte bakarrik bost unitate sartzen baitiren gure herriraino. Gaurtik aurrera zortzi autobus izango ditugu lanegunetan Ermutik irtengo direnak Donostiarantz eta beste bederatzi unitatek bueltako bidaia egingo. Ermutik abiatuko diren autobusen ordutegia 13:30 (EHUko campusean geldituko du) eta 16:20, 18:20 eta 19:20ak izando dira. Ermutik abiatu eta 10 minutuan Eibarren geldituko dira. Bueltan Ermuraino iritsiko dira 11:30, 15:30, 17:30 eta 20:30etakoa (EHUren Donostiako campusean geldituko).

Ermua-Eibar eta Gasteiz lotzeko lineak, bestalde, egungo lauez gain beste hiru zerbitzu gehiago izango ditu. Hortaz, aukera zabalagoa izango da. Linea guztien ordutegiak ikusi eta kontsultatzeko, www.lurraldebus.eus webgunea kontsultatu edo 943415208 telefonora dei daiteke.

Geltokien bateratze eta berrantolatzea

Ordutegi antolaketak Ermua-Donostia, Vitoria-Gasteiz-Eibar eta Zestoa-Ermua autobus lineen Ermuko eta Eibarko geltokiak bateratzea ere badakar. Ermuan bi autobus geltoki izango ditugu: San Inazio 3an eta Bizkaia etorbideko 11n. Eibarren hiru lineak geltoki berberak partekatuko dituzte: Urkizun, Vivaldi tabernaren aurrez aurre San Juan kalean eta Torrekukan (Amañako gasolindegian).

Kontrako norabidean dabiltzan Ermutik abiatzen diren unitateek lurraldearen mugan Unibertsitatean geldituko dute, baita Untzaga plazan eta Bidebarrietan ere (Arno tabernaren parean). Azken hori, ez da erabiliko larunbat arratsean ez eta igandean. Eibar futbol taldeak partida etxean jokatzen duen larunbatetan Bidebarrietako geltokia ez da eguerdiko 12etatik aurrera erabiliko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean