Ermua Antzokia zabalik berriz ere, zinerik onena proposatuz

02.09.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia jardunean eta zabalik, udako etenaren ondoren. Osteguneko zineklubak hasiera emango dio denboraldi berriari. Hileroko legez, jada, eskuragai dugu zine-bonoa bai Lobianon baita ere antzokiaren takilan. Iraileko bonoak 14,4 € balio ditu eta horrekin helduen zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara sartu ahal izango gara 1,2€tan. 3Dimentsiotako emanaldiek salbuespena dira eta horretatik kanpo daude, 2€ gehiago balio dutelako.

Osteguneko zineklubak lau titulu proposatzen dizkigu irailerako. Programaturiko lanen artean zuzendari ospetsuenak eta Berlineko azken jaialdiaren edizioan ikusleek sariturikoa izango ditugu, besteak beste. Zine komertzialean aldiz, 8 filma ikusteko parada izanen dugu, tartean uda honetan izan diren estreinaldi deigarriak; JuanMa Bajo Ulloaren ‘Rey Gitano’ eta Imanol Ariasen azken lan harrigarria, Anacleto, agente secreto, esaterako. Horrez gain Europako nahiz Hollywoodeko zinerik onenak ere bere tartea izango du. Haur eta gazteek ere izango dugu zer ikusi eta zerekin gozatu, kalitatea ardatz izanik betiko moduan; Del revés (Inside Out) 3D; Campanilla y la leyenda de la bestia 3D, eta La casa mágica.

Biharko ostegunean Kornel Mundruczok zuzenduriko White God tituluko thriller hungariarra ikusi ahal izango dugu. Erritmo oso azkarreko filma honek filma onenaren saria lortu zuen Canneseko azken jaialdian, ‘Una cierta mirada’ izeneko atalean. Etorkizunerako aurreikusten den lege batean arrazako txakur puruak lehenetsiko dira, nahasturikoen kaltetan horien jabeek zerga ugari ordaindu beharko dituztelarik. Horren aurrean, jabe askok animaliak akabatu edo abandonatu egiten dituztelarik. Horiek horrela, animaliak defendatzen ikasiko dute. 13 urteko Lil neskatxa gaztea izango da, behar bada, zakurren eta gizakien arteko guda ekidin ahal izango duen bakarra. White God filma ona da akzio bortitza eta metafora politikoa uztartzen dituena. Erritmo bizikoa eta tentsio hazkorrekoa da, orijinala eta faktura zaindu aduena. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin proiektatuko dugu, iluntzekoz ortzietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan iritsiko da, Michael Radford zuzenduriko Elsa & Fred izeneko komedia erromantikoarekin. Aktore protagonistak Shirley MacLaine eta Christopher Plummer dira. Esla eta Fred adineko pertsona bi dira, jada bere ametsak betetzeko desioari uko egin dietenak. Patuak elkartzen dituenean aldiz, maitemintzeko eta errealitatea eraldatzen saiatzeko beranduegi inoiz ez dela konturatuko dira. Filma hunkigarria da, solasaldi sakonak dituenak eta protagonisten artean goi-mailako lehia erakusten duena. Ondo egindako filma da, utopia eta bete gaitzak diren ametsak omentzen dituenak. Elsa & Fred igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Aprendiendo a conducir komedia da, Isabel Coixet zuzendaria Hollywood era jauzia egiteko balio izan duena. Aktore protagonistak Patricia Clarkson eta Ben Kingsley aparta dira. Filmak Wendi New York hiriko idazle baten gorabeherak kontatzen ditu, bere ezkontzan hondoratzen dagoen unean gidatze baimena ateratzeko erabakia hartu duena. Aprendiendo a conducir graziaz beteriko komedia da, irribarre batez gozatzen dena, eta Coixetek produktu komertzialenetan ere lanerako pertsonalitate propioa duela erakusten duena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, animaziozko eta euskarazko lana eder bat ikusi ahal izango dugu: ‘Asterix eta Jainkoen egoitza’ titulukoa. Asterix eta Obelix pertsonaien inguruan ezer gutxi gehiago dago esaterik, jarraitzaileek merezi zuten egokitzapena dela eta Uderzo eta Goscinni sortzaileek landuriko marrazkien grazia mantentzen duela. Filma bikaina, mendean hartu ezin diren galiar ezagunen parekoa.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan