Elkartasunez jantzitako motorzaleen kontzentrazioa

02.09.15
Gizartea

Ermuko Te Gusta La Ruta? elkarteak motorzaleen lehen kontzentrazioa antolatu du gure herrian larunbat honetarako, irailaren 5a.

Programan zehazten denez, festa arratsaldeko hiruretan hasiko da, eta gaueko hamarrak arte ez du etenik izango. Motorrekin lotutako hainbat ekintza izango dira egun osoan zehar; esaterako, 16:00etan ibilbide bat egingo da bi gurpilen gainean.

Gainera, 15:30etan afari/parrilladan izena emateko tartea zabalduko da. Sei euroren truke erosi ahal izango da txartela, opari bat eta otorduaren ostean egingo den zozketarako tiket bat barne.

Musikak ere bere tartea izango du festan, baita puzgarriek, merchandising, tatuaje eta piercing postuek, motorren standak eta erakusketek ere.

Motorren festa izateaz gain, kontzentrazioa bera ekimen solidario bat izango da, Marcan Huella elkartearen alde. Talde hori Debabarrenan abandonatutako txakurrei lekua bilatzen saiatzen da. Larunbatean, 15:00etatik 22:00etara informazio postu bat izango du Ermuko hirigunean.

Azpian txertatu dizuegun ekimenaren kartelean ikus dezakezue ekintza guztien inguruko informazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean