Irakurketa klubetan izena emateko epea, zabalik

02.09.15
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak helduen irakurle-klubak antolatu ditu beste behin, eta jada zabalik dago izena emateko epea.

Aldez aurretik liburu bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dute irakurle-kluba. Irakurleak testuaz mintzatzeko, iruzkinak egiteko, iritziak emateko, irakurketan bizitakoa adierazteko, obraren testuinguruaz mintzatzeko, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko... biltzen dira. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere.. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da, eta saioak adituek dinamizatuko dituzte.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko kurtsoetan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, 943 17 92 12 telefono zenbakira, edo biblioteca@udalermua.net helbidera euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia eta harremanetarako telefonoa).

Irakurketa anitzak hiru hizkuntzatan

Lobiano Kultur Gunean izango dira bilerak urriko lehenengo astetik aurrera, eta hiru hizkuntzatan izango dira: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, honakoak izango dira ordutegiak:

  • Euskara: hileko lehenengo astelehenetan, 19:30etik 21:00etara
  • Ingelesa: hileko lehenengo astearteetan, 19:00etatik 20:30era
  • Gaztelania: hileko lehenengo asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

Urriko, azaroko eta abenduko irakurketak ere hautatu dira jada. Honako liburuak irakurriko dira urte amaierara arte:

  • Euskaraz: Alessandro Bariccoren "Zeta"; Unai Iturriagagoitiaren "Haur besoetakoa" eta Pablo Sastreren "Leuropa"
  • Ingelesez: J.K. Rowlingen "Harry Potter and The Philosopher''s Stone", William Shakespeareren "Sonnets" eta Truman Capoteren "Breakfast at Tiffany''s"
  • Gaztelaniaz: Leonardo Paduraren "La neblina del ayer", Julian Ayestaren "Helena o el mar de verano" eta Kalilu Jammehren "El viaje de Kalilu"

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko