Enpresa ekimenak eta negozio ideia berriak garatzeko laguntzak
Ermuko Tokiko Garapen Alorrak informazio bilera antolatu du enpresa ekimenak eta negozio ideia berriak garatzeko Lanbidek eskainiko dituen laguntzen berri emateko. Saio horretan, gainera, Udalgaztedi programaren inguruan ere hitz egingo da, 30 urtez azpikoen Gizarte Segurantzako kotizazioak diruz laguntzeko.
Bilera datorren astelehenean izango da, irailaren 7an, goizeko 10:00etatik aurrera, Izarra Centre eraikineko auditorioan.
Lanbide erakundeak hiru diru-laguntza deialdi argitaratu ditu. Lehenengoan, negozio ideia bat duten pertsonei gehienez 1.000 euroko laguntza emango zaie; bigarrengoan, enpresa bideragarritasun plana duten ekintzaileek 1.500 euro arteko beka jaso ahal izango dute; eta hirugarrengoan, urriaren 19tik aurrera alta eman duten enpresei negozioa egonkortzen lagunduko zaie 2.500 eurorekin. Horrekin, aholkularitza eta komunikazio gastuak eta webgunearen sorrerak eragindakoak ordainduko dira.
Lehenengo bi diru-laguntzak %15 haz daitezke eskatzailea 25 urtez azpikoa bada, eta beste %15 gehiago, emakumezkoa bada.
Laguntza horiek jaso ahal izateko, pertsonek Euskadiko herriren batean erroldaturik eta langabezian eta Lanbiden inskribaturik egon beharko dute, eta gainera, duten ideiatan zentratu eta 2015eko urrian, azaroan eta abenduan horretan bakarrik jarduteko konpromisoa hartu.
Bestalde, Udalgaztedin sartzeko, nahikoa izango da 30 urtez azpikoa izatea.
Informazio bilera doakoa da, eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honako helbide elektronikoetara zuzendu daiteke: nizaguirre@udalermua.net edo proyectos@fundacionizarra.eu.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik