Euskadiko Kopa: errotabarriko seniorrak larunbatean Elgoibarko Sanlo hartuko dute etxean
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak buru-belarri lanean dihardu hastear duen denboraldiari begira. Senior, jubenil eta kadeteek entrenatzen trinko hasiak dira orain aste batzuk lehenbailen sasoian jarri eta lehiatzen hasteko. Infantil eta benjamin kategorietako taldeek datorren astean hasiko dituzte entrenamenduak. 2015-2016 kirol urtealdia bizi eta emozioz beterikoa izango dela aurreikusten da. Seniorrak estreinakoz bigarren mailan izanak, Emakumeen Ohore eta ‘Zilarrezko’ maila deritzanean erronka handia da; kirol alorrean oso atsegingarri, nahiz eta antolakuntzari eta ekonomiari dagokionean oso ‘konplexu’ eta buru hauste bat baino gehiago eragingo duena.
Euskadiko Kopa
Imanol Alvarez Arrutik gidatzen duen taldea jokoari heltzen lehena izango da. Seniorrak larunbat arratsaldean hartuko baitute etxean Elgoibarko Sanlo Lauko E.K.T. lehen partida ofizialean. Izan ere, Euskadiko Koparen joanekoa jokatuko baitute. Etxean elastiko urdina janzten duten ermuarrek Juanma Lopezek entrenatzen dituen zuri-gorriak hartuko dituzte, nor baino nor. Partida M.A. Blanco udal kiroldegian jokatuko da, arratseko 6etatik aurrera. Larunbat arratserako aukera ona.
Ermua Hiria Txapelketaren VI. edizioa
Errotabarri elkartea lanean ari da Ermua Hiria Txapelketaren VI. prestatzen, zeina iraileko hirugarren asteburuan jokatuko den. Talde parte hartzaileak Zarauzko Aila, Bilboko San Adrian, Nafarroako Lizarreria eta antolatzaileak izango dira. Sailkapen partidan larunbateko goiz eta arratsaldean jokatuko dira eta finalak igande goizean. Seniorrak lagunarteko partida jokatuko dute larunbat iluntzean, Donostiako Bera Beraren kontra.
85.000 mila euro inguruko aurrekontua denboraldi berria aurrera ateratzeko
Antolakuntza lanen barne elkartea herriarekin lotura duten enpresa eta erakunde hainbaten babesa lortzeko lanean dihardu, 85.000 mila euro inguruko aurrekontua duen denboraldi berria bermez aurrera ateratzeko. Errotabarri bere bizitza laburrean eta estreinakoz Emakumeen Ohore eta ‘Zilarrezko’ maila deritzanean dago, B taldearen baitan, beste euskal hainbat talderekin batera. Nolanahi ere, talde Errioxarra eta Kanariar irletako bi ere badituzte beraiekin batera. Euskaldunen artean lehiakide izango dituzte Elgoibarko Lauko, Lagunak, San Adrián, Beti Onak, BM Muskiz, Kukullaga Etxebarri eta Garlan Legumbres. Logroño Sporting Errioxarrak eta Tenerife irlako bi: CB Salud eta Tejina Isla, hurrenez hurren.
Taldean horiek guztiak izateak Errotabarri eta Ermuaren izena lau haizeetara zabaltzeko aukera emango dute, penintsulan ezik Kanariar irletan ere bai. Bai taldea osatzen duten pertsonen joan-etorriak kostu handia suposatuko dute, ezbairik gabe. Hortaz, gu guztion laguntza inoiz baino beharrezkoagoa da.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke