Esperanza Zabalaren lanak ikusgai Lobiano Kultur Gunean

03.09.15
Kultura eta Gazteria

Irailaren 1etik 13ra bitartean, Esperanza Zabala artista eibartarrak bere margolanak, eskulturak eta argazkiak erakutsiko ditu Lobiano Kultur Gunean.

Eibarren jaioa 1974an, Zabalak diseinu grafikoa eta Arte Ederrak ikasi zituen Milanen, Donostian eta Salamancan, eta banaka nahiz taldeka erakusketak antolatu izan ditu maiz.

Pintura eta eskultura dira artistak jarraitzen dituen ildo nagusiak. Neoespresionismoa lantzen du, eta kolore bizi eta indartsuak dira nagusi bere margolanetan. Eskulturan, aldiz, artearen eta WiFi eta streaming teknologien arteko uztarketa da eibartarraren obraren alderik deigarriena.

Erakusketa zabalik izango da egunero hilaren 13a arte, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian