Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programan parte hartzeko deialdia

04.09.15
Ekonomi Sustapena

Udan antolatutako Campus Teknologiko arrakastatsuaren ostean, Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programa prestatu du, eta izena emateko epea astelehenean, irailak 7, zabalduko da.

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Ermuko Udalak elkarrekin finantzatzen dute, eta 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako ikasle ermuarrei zuzenduta dago. Helburua udalerriko gazteak industriara eta teknologia berrietara hurbiltzea eta elkarlaneko berrikuntza- eta sorkuntza-gaitasunak garatzea da.

Hiru tailerrek osatzen dute programa, eta elkarren artean baztertzaileak dira. Honakoak dira:

  • Droneen diseinua eta muntaia: astearteetan, 16:30etik 18:00etara
  • Armiarma robotikoen tailerra: astearteetan, 18:00etatik 19:30era
  • Auto robotikoen tailerra: asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era

Tailer bakoitza 12 egunez emango da, irailetik abendura, eta saio gehienak Izarran izango dira.

Izen-ematea zabalik astelehenetik aurrera

Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programa doakoa da, eta izena emateko epea irailaren 7tik, astelehena, hilaren 11ra, ostirala, egongo da zabalik.

Eskabideak Abiapuntun aurkeztu beharko dira (Konbentukua, 3), 8:00etatik 15:00etara. Plaza kopurua mugatua da, eta pertsona bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahalko du, tailer bat aukeratuz; horrela izan ezean, eskabidea baliogabetuko da. Epez kanpo aurkeztutako dokumentuak ere ez dira onartuko.

Bete beharreko eskabidea hemen aurki dezakezue.

Informazio gehiago lortzeko, nizaguirre@udalermua.net helbide elektronikora idatzi dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat