Komedia on bi ikusgai Ermua Antzokian asteburuan
Zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak ostegunean. Zineklubean Fatih Akin zuzendariaren El Padre filma alemaniarra ikusi ahal izango dugu. Jatorri turkiarra duen zuzendariak Contra la pared filma aipagarriaren autorea ere bada. Filma epiko honek drama eta abenturak uztartzen ditu, ikus-entzunezkoaren bidez Turkiako pasarte ilunenetarikoa kontatzeko: armeniarren genozidioa. Nazaret armeniar jatorrizko errementari gaztea da Turkiarrek beharturiko deserriratze eta erbesteratzea gainditu izan dituenak. Hainbat urte beranduago bere alabak bizirik daudela jakin eta horiekin elkartzeko bidali luze bati ekingo dio. Filma ausarta eta gogorra da, irudi indartsu ugari dituena eta hainbatean txundigarria dena. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrrera.
Zine komertziala ikusteko lehen parada larunbat arratseko zazpi eta erdietan izango dugu, Nuestro último verano en Escocia komedia dibertigarri eta gozoarekin. Zuzendaria Andy Hamilton da eta aktore protagonistak Guy Jenkin eta Billy Connolly. Berriki banandu den bikotea Eskoziara doa gaixo dagoen aitonaren urtebetea ospatzeko. Aitona ez tristatzeko ezer gertatu ez balitz bezala jokatuko dute. Nuestro último verano en Escocia filma aparta da, dibertigarri, hunkigarri eta positibotasunez jositakoa. Zalantzarik, azken urteetan egin den komedia britainiar onenetakoa. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren filma JuanMa Bajo Ulloaren azken lan lotsagabea izango da: Rey Gitano. Aktore multzo bikaina bildu du: Manuel Manquiña, Karra Elejalde, Arturo Valls, María León, Rosa María Sarda, Charo López, Albert Pla eta Pilar Bardem, besteak beste. Aurreko Airbag en ildoa jaraitzen du, haren jarraipen izan gabe. Bajo Ulloa denari - jainko nahiz gizon-emakumeen gauzei- barre egiteko asmoz bueltatu da. Ezer gutxi esan daiteke gehiegikerian murgiltzen den lan azido eta lotsagabe honetaz. Azpimarratzekoak dira Karra Elejalde eta Manuel Manquiña komiko handien interepretazio bikainak. Jose Mari eta Primitibo beren lanbidean porrote gin duten ikertzaile pribatu bi dira, elkar ulertu ezin duten bi Espainiak ederki irudikatzen dutenak. Amildegian dagoen herriari, azken bultzada emateko prest daude biak. Rey Gitano larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Igande arratsean eta haur eta gaztetxoei zuzenduriko arratseko 5etako emanaldian animaziozko lanak ikusi ahal izango dugu; Campanilla y la leyenda de la bestia 3D. Campanillak lagun berri eta xelebrea egin du, gainerako maitagarriak lagun berria arriskutsutzat jotzen dute eta Campanillak eta lagun minenak NeverBeast animaliak bihotz ona duela agerrarazten saiatuko dira. Disney faktoriaren lana da, Campanillaren inguruko berria prestatu duena, generoaren ezaugarri nagusi diren fantasia, dibertsio eta magian sakonduz.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan