Gazteentzat lanerako trebetasunak eskuratzeko ikastaroa antolatu du Izarra Fundazioak

08.09.15
Ekonomi Sustapena

Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak eremu pertsonalean zein laboralean erabilgarri diren trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa aurkeztu dute bigarren urtez. Jarduera hori “Jar zaitez abian” programaren baitan txertatzen da, Durangaldea eskualdeko udaletxeek –Ermua tartean- eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dutena.

Ikastaroaren helburua gazteen trebetasunak, auto-konfiantza eta garapen sozial eta laboralerako erreminten ezagutza sustatzea da, lan bilaketa aktiborako lagundu eta trebatzeko.

Hausnarketa pertsonala nahiz profesionala oinarri hartuta, pertsonengan aldaketa nabarmena eragin nahi da ikastaro horrekin, hori denbora luzerako edo betirako mantenduaz. Kurtso produktibo eta motibatzailea da, parte-hartzaileekiko enpatikoa eta horien ikuspuntua praktikotasunez lantzen duena.

Programaren helburuak honako hauek dira:

  • Bakoitzaren puntu indartsuak eta ahulak zeintzuk diren hautemateko hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea.
  • Bakoitzaren benetako motibazioak atzematea eta indartzea.
  • Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
  • Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
  • Ohiko egoerei, bai sozialei bai lan arlokoei, aurre egiteko lagungarriak izango diren zenbait abilezia eta komunikazio estrategia eskuratzea.
  • Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeenaren ideiari buruz hausnartzea.
  • Ahal den neurrian, ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

Ikastaroaren nondik norakoak

Formazioa datorren urriaren 5ean hasiko da, eta hilaren 20an amaituko da. Astelehenetik ostiralera izango dira klaseak, 09:30etik 13:30era, Izarra Centren. Guztira, 44 ordu eskainiko dira taldeka, eta beste 15 banaka.

30 urte baino gutxiagoko pertsonek izango dute parte hartzeko aukera. Bizitza enplegura zuzendu eta garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi dutenek, proyectos@fundacionizarra.eu helbidera idatzi beharko dute ikastaroan izena emateko.

2014an izandako bi kurtsoek balorazio ezin hobeak jaso zituzten, eta horrek piztutako interesari eta eskariari erantzutera dator aurtengo edizioa.

Formazioari buruzko informazio guztia lerro hauen azpian txertatutako estekan topa dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena