Extremadurako Zentroak XXIV. Kultur astea ospatzen ari du

08.09.15
Gizartea

Extremadurako eguna da gaur eta Erkidego horretan jai-eguna da. Horren harira, herrian dugun Extremadurako Zentroak XXIV. Kultur astea hasi du ospatzen. Igandean udaletxeko mastan lurraldeko bandera eseki zuen, atzokoan ume eta gazteek joko eta lehiaketaz gozatu zuten eguna. Gaur arratsean Flor de Tomillo izeneko abesbatzak lurraldeko ereserkia kantatuko du egoitzaren aurrean eta entregu irekia egingo jendaurrean. Biharko egunean, Extremadura lurraldeko produktuekin erakusketa jarriko eta horiek salduko. Ostegunean aldiz, plater tipikoen lehiaketa izango dute bazkideek; miga, gazpatxo, tortilla eta postreena hain zuzen ere.

Nolanahi ere, jarduera nagusiak gaur ostiraletik igandera bitartean izango dira, egun bakoitzean hainbat jarduera proposatzen eta jasotzen baitira egitarauan. Ostiralean, hitzaldia eta bideo emanaldia iragarrita dute.

Larunbatean bazkide eta zaletuen arteko bazkaria egingo dute jatetxe batean. Igandean amaiera emango zaio aurtengo edizioari; goizean meza egingo, eguerdian dantza erakustaldia eta, azkenik, topa egingo dute.

Kutur asteko egitarauak Extremadurako Juntaren, Extremadurako Elkarteen Federazioaren eta Ermuko udalaren babesa eta dirulaguntza jaso du.

Programa osoa ikusteko eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbideari. Programa pdf formatuan irekiko da leiho berri batean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean