Herriko kirolariei doako azterketa medikoak egiteko izen-ematea, zabalik

08.09.15
Kirolak

Berri onak Ermuko kirolarientzat; izan ere, hogeita sei pertsonak doako azterketa medikoak egiteko aukera izango dute gure udalerrian.

Gaurtik hasita hilaren 15era arte, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten 18 urtetik gorako ohiko kirolariek izena eman dezakete azterketak egin ahal izateko. Miguel Angel Blanco Udal Kiroldegira jo beharko dute izen-ematea betetzeko, eta 26 leku egongo dira gehienez ere. Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, lekuak zozketaz esleituko dira irailaren 16an, goizeko 09:00etan.

Azterketak Udal Kiroldegiaren aurrean egingo dira, irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren unitate mugikor batean. Izan ere, ariketa fisikoa aisialdiko jarduera gisa ez ezik, kirola osasunaren sinonimo gisa bultzatu nahi du Aldundiak, betiere kontrol-baldintzen menpean. Horretarako Kirolaren Medikuntzako Unitate Mugikorra jarri zuen martxan iaz, udal instalazioetan kirola egiten duten pertsonei arreta emateko eta azterketak egiteko.

Baliabide tekniko eta informatiko berrienak ditu, eta prebentzioa da helburu nagusia. Osasun azterketa orokorrak eta azterketa bereziak egiten ditu. Ebaluazio fisikoetan ikusten diren arazoak zuzentzeko aholku eta gomendioak ematen ditu, eta ibilgailuan bertan ergometria edo esfortzu-testak egin daitezke. Horixe da unitate honek ekarri dituen berrikuntza nagusietako bat.

Informazio gehiago, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira