Ermua Antzokiak bere programa aurkeztu du eta ostiralean hasiko da sarreren salmenta

09.09.15
Ermua Antzokia

Abuztuan ongi merezitako atsedena hartu ostean, irailean kolore eta gustu guztietarako ekitaldiz beteta etorriko da Ermua Antzokia. Kultur agenda anitza osatu du aretoak, eta kontzertuak, umorezko bakarrizketak, operak eta haurrentzako emanaldiak izango dira ikusgai, besteak beste.

Opera emanaldi batek estreinatuko du programazioa, irailaren 18an eskainiko baita Verdiren "Otello" obra ezaguna. Ez da datorren hilabetean izango den ekitaldi bakarra; hilaren 25ean, Enrique San Francisco umorista famatuak "Enriquecido" bakarrizketa ekarriko du geurera.

Musika izango da nagusi urrian, Vanesa Martinen kontzertua, "La flauta mágica" musikala, Gonzalo Tejada Quarteten jazz kontzertua, "La Traviata" opera edo San Martin eguneko bertso jaialdia izango baitira.

Azaroan eta abenduan, antzerkiak eta musika emanaldiek beteko dute Ermua Antzokiko eszenatokia astebururo. "Txapeldun" musika, dantza eta antzerki ikuskizuna izango da nagusi azaroan. Organikek, Kepa Junkerak eta Sorginakek dakarten produkzioak garaile baten askotariko bizipenak erakutsiko dizkigu: garaipena, bakardadea, presioa, beldurra eta hauskortasuna. Hori guztia eta gehiago, azaroaren 6an Ermua Antzokian.

Bestalde, "Al final de la carretera", "Kreditua", "La plaza del diamante" edo "Hiru txerritxoak" antzezlanek eta Julian Maeso Band, Danza Invisible edota Dixie Town taldeen musikak girotuko ditu urteko azken asteak.

Sarrerak salgai ostiraletik aurrera

Ekitaldi guztietarako aldez aurretiko sarrerak datorren hilaren 11tik aurrera eskuratu ahal izango dira. BBKko kutxazainetan, www.bbk.es webgunean edo Lobiano Kultur Gunean (Goienkale, 10) egongo dira salgai sarrerak; Lobianon, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara.

Programazio osoa ondoko estekan kontsulta daiteke:

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan