X.Folkez Blai lehiaketako musika taldeek eszenatokira igotzeko prest

09.09.15
Kultura eta Gazteria

Finalerako sailkatu diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Edizioari bihar emango zaio hasiera, herriko ‘Fouraleda’ gaita taldeak eta Alboka taldeko trikitilariek girotuko duen trikipoteoarekin. Musika taldeen emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean gure lurraldetik bertatik etorriko zaigunDead Bronco taldeak emango duena izango da. Taldea 2012ko otsailean jaio zen, Matt Horanek (Florida, USA) kalean muskari-talde bat jotzen aurkitu eta beraiekin bat egin zuenean. Apurka-apurka taberna eta areto txikietan hasi ziren jotzen, kontzertuak gero eta ugariago egin diren arte. Horrek beraien IN HELL lehen diskoa grabatzera eraman ditu. Taldekideek eragin guztiz ezberdinak dituzte bakoitzak: punk-a, contry-a, rockabilly-a, folk-a, swing-a… Gaur egun Dead Bronco biran ari da etengabe. Errepidean ikusten badituzue… klaxona jo!

Gonbidaturiko taldeak; Fouraleda eta Alboka ermuarrak, La M.O.D.A. (Burgos), Dead Bronco (Bizkaia), eta iazko Vrienden talde irabazle Asturiarra

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Bruma Folk (Kantabria); Klof (Nafarroa); Entre Orillas (Bartzelona), Gavheta (Pontevedra), Ulträqäns (A Coruña) eta SEU (Asturias). Zerrendatutakoetatik lehenengo biak irailaren 11n joko dute, Burgosetik etorriko diren ‘La M.O.D.A taldearekin batera. Jarraiko biak -''Entre Orillas'' eta ''Gavheta'' galiziarrek- biharamunean, larunbatean joko dute, ‘’ Dead Bronco talde gonbidatuarekin batera.

Azkenik, geratzen diren Ulträqäns (A Coruña) eta Seu (Asturias) biak igandean, hain zuzen ere. Igande eguerdian Asturiasetik berriz datorkigun Vrieden taldearen emanaldia ikusi ahal izango dugu. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Sari banaketa igande gaueko bederatziak eta laurdenetan egingo da.

2015eko Folkez Blai lehiaketaren programa

  • Irailaren 10ean (osteguna)
    • 19:00etan: Fouraleda (Ermua) eta Albokako trikitilariak (Ermua). Trikigaita poteo
  • Irailaren 11n (ostirala)
    • 18:30etan: Bruma Folk (A Coruña)
    • 19:45etan: Klof (Nafarroa)
    • 23:30etan: La M.O.D.A. (Burgos) - Talde gonbidatua -
  • Irailaren 12an (larunbata)
    • 18:30etan: Entre orillas (Bartzelona)
    • 19:45etan: Ghaveta (Pontevedra)
    • 23:30etan: Dead Bronco (Bizkaia) -Talde gonbidatua-
  • Irailaren 13an (igandea)
    • 12:30etan: Vrienden (Asturias) -Talde gonbidatua-
    • 18:30etan: Ulträqäns (A Coruña)
    • 19:45etan: SEU (Asturias)

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne